(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako administrazioek 394 milioiko 819 kontratu publiko egin zituzten iaz

asteartea, 2015.eko irailak 22


Kontratu horiek 32 errekurtso eragin zituzten, eta haietatik erdia baietsi ziren


jauregia

Nafarroako Jauregiko fatxada.

Nafarroako Kontratazioen Atariak 394 milioi euroko 819 kontratu argitaratu zituen 2014an. Kontratazio horietatik, 32 bakarrik aurkaratu ziren Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiaren aurrean; auzitegi horrek erreklamazioen erdia zati batean edo guztiz baietsi zituen (ekitaldi horretako kontratazio-espediente guztien % 1,9).

Hala jasotzen da Nafarroako Kontratazio Publikoko Batzordearen memorietan (independentzia funtzionala duen kide anitzeko organoa), haren helburua entitateen kontratazio publikoko sistemaren funtzionamendu ona zaintzea da, eta  dituen zereginen artean, Nafarroako Kontratazio Ataria kudeatzea dago;  aipatutako Kontratuen Auzitegiaren memorietan ere jasotzen da, 2013an sortu zena Nafarroan finantzaketa publikoarekin jarduten duten Administrazio, sozietate publiko eta erakundeen kontratazioei egindako erreklamazioak bizkor ebazteko (hogei eguneko epea, gehienez ere). Auzitegi horrek independentzia funtzionala du, eta Kontratazio Publikoko Batzordeari atxikita dago organikoki.

Kontratazio publikoaren xehetasuna

2014an atari horretan 819 kontratu argitaratu ziren, eta haietan, kontratazioko foru-araudiaren arabera, 50.000 euroko edo handiagoko espediente guztiak argitaratu behar dira. Toki-erakundeek egin zituzten kontratazio-kopurua handiena (300), eta haien atzetik datoz, Nafarroako Gobernuko departamentuak (293), sozietate publikoak (116), erakunde autonomoak (62), unibertsitateak (37) eta beste erakunde publiko batzuk (11). Kontratu horien tipologiari erreparatuz, erdia baino gehiago laguntzekoak izan ziren (438), eta jarraian, obrei (200), hornidurei (163), zerbitzuak emateari (17) eta herri-lanak emateari (1) lotutakoak.

Zenbatekoen arabera, sozietate publikoek dute kontratazio-bolumen handiena kontratatutako 169,5 milioi eurorekin (% 43,02), eta haien atzetik datoz Nafarroako Gobernuko departamentuak 158,8 milioirekin (% 40,3), toki erakundeak 38,2 milioirekin (% 9,71) eta erakunde autonomoak 19,9 milioirekin (% 5,05). Laguntzeko kontratuetan ere izan ziren zenbateko handienak (165,4 milioi euro), eta jarraian, herri-lanak ematea (91,5),obrak (67,9), zerbitzuak ematea (51,2) eta hornidurak (17,9). Aipatu behar da, kontratuen batez besteko zenbatekoa 481.125,64 euro izan zela iaz.

Bolumen handiena kontratatu zuen departamentua Gizarte Gai, Familia, Gazteria eta Kiroletakoa izan zen 2014. urtean, 115,3 milioi eurorekin; haren atzetik, Lehendakaritza, Justizia eta Barnea, 19 milioirekin eta Sustapena, 14rekin.

Bestalde, erakunde autonomoen artean, Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbidean kontratatu zuen gehien, 18,87 milioi eurorekin.

Aurkeztutako 32 errekurtso: kontratu-kopuruaren % 3,9

Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiaren aurrean 32 errekurtso aurkeztu ziren iaz, hau da, kudeatutako espediente guztien % 3,9. Auzitegiak baietsitako errekurtsoak (guztiz edo zati batean) 16 izan ziren.

Ahalmen esleipendunak kontuan hartzen badira, Foru Komunitateko Administrazioak jaso zituen errekurtso gehien (15, guztira), eta atzetik datoz toki erakundeak, beren kontratuei 13 errekurtso aurkeztuta.

4 alditan bakarrik Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiaren erabakiak aurkaratu dira administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren aurrean, eta gaur arte ez zaio epairik egokitu.

Auzitegi honen aurrean aurkeztutako errekurtsoak doan dira erreklamatzaileentzat eta, beste autonomia erkidego batzuetan gertatzen ez den bezala, edozein kontratu publikoen aurka jar daiteke, haren zenbatekoa alde batera utzita, bai eta kontratuko enkargu edo aldaketen aurka ere, eta izapide elektronikoaren bidez egiten da guztiz. Gainera, kontratua gauzatzea eta haren egikaritzearen hasiera automatikoki eragozten duen aurkaratzeko bide bakarra da, aurkaratzen dena haren esleipen-egintza denean, erreklamazioen % 68an gertatu zena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa