(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gerra Zibilean fusilatutako Foru Aldundiko langileei eskainitako omenaldiak 130 senide bilduko ditu

asteazkena, 2015.eko irailak 23


Ekitaldia urriaren 3an egingo da Nafarroako Jauregian


Gerra Zibilean fusilatutako Foru Aldundiko 33 langileren ehun bat senidek parte hartuko dute Foru Gobernuak pertsona horiei urriaren 3an Nafarroako Jauregian eskainiko dien omenaldian.

Gobernuak hamabost biktimaren ondorengoak aurkitu ahal izan ditu. Bilobak, ilobak edo urrunagoko senideak dira, nahiz eta hildako baten seme bat ere bertan egongo den, adinez oso nagusia izan arren. Gainerako kasuetan, ikerketak ez dute emaitza onik eman, ziur asko fusilatutako langilearen familiak Nafarroatik alde egin zuelako.

Biktimen artean era guztietako langileak daude, bidezainak nagusi baziren ere (hamabost). Motor- eta tren-gidariak zeuden, bai eta beren lana ospitalean egiten zuten langileak ere (arotza, igeltseroa, okina, sakristaua). Azkenik, langile errepresaliaturen artean ikuskatzaile bat, ariel-biltzaile bat, kontu-hartzaile bat eta praktikante bat zeuden.

Gaur arte, Nafarroako Gobernuak 16 pertsonaren senideak aurkitzea lortu du. Honako hauek dira: Basilio Aedo Urra; Esteban Amezqueta Blanco; Francisco Arbeloa Sada; Martín Artola Morras; Pedro Belloso García; Calixto Ezker Mayo; Fermín Irigoyen López; Isidoro Latienda Asiain; Adrián Luquin Eraso; Félix Luri Amigot; Esteban Monasterio Carcar; Francisco Mula Castro; José Roa García; Lucio Sainz Ursua; Ignacio San Pedro Chocolonea eta Gil Valerio Sainz

Senideak topatzeko, Nafarroako Gobernua harremanetan jarri da, memoria historikoari lotutako elkarteekin, biktimak jaio ziren udalerrietako udalekin, bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Memoria Historikoaren Funts Dokumentalarekin ere (fusilatutako langileen zerrendaren egilea).

Foru Gobernuak senide-kopuru gehien izatea nahi du ekitaldian, eta, beraz, seniderik oraindik aurkitu ez zaien honako langile hauen ondorengoak topatzeko deia egin du berriz ere: Manuel Alfaro Alayeto; Felipe García; Benito Garcia Calvo; Victorino Garcia Enciso; Sotero Garcia Lazaro; Félix Garcia Resano; Ramón Huder Ansa; Eusebio Ijurra Astrain; José Manuel Landa Elorza; Francisco Lizarza Martínez de Morentin; Luis Pablo Martínez Ibañez; Rodolfo Muerza Saraldi; Francisco Pascual Maeztu; Ramón Ramos Garcia; Áureo Remírez Ibarrola; Mariano Ríos Pérez; eta Aniceto Soto Pérez.

Interesa duten pertsonek 948 012 012 telefono-zenbakira dei dezakete (012 telefonoa telefoniako tarifa planik ez dutenentzat: deiaren kostua 0,34 €+BEZa), astelehenetik ostiralera bitarteko ordutegian , 08:00etatik 19:00etara eta ondorengo helbide elektronikoaren bidez: navarra@navarra.es.

Ekitaldia

Ekitaldia urriaren 3an, larunbata, egingo da. Nafarroako Jauregiko patio nagusian omenaldia izango da, Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos Berruezo buru delarik, eta honako hauek egongo dira bertan: Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari María José Beaumont Aristu eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo Hualde.

Senideekin batera, honako hauek ere gonbidatu dituzte: Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Mahaia eta Batzordea, omenduen sorlekuko udalerrietako alkateak, sindikatuetako ordezkariak eta memoria historikoko elkarteetako ordezkariak.

Ekitaldiaren barnean, Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosen agerraldia izango da. Gainera, plaka bat erakutsiko da hildakoen oroimenez; San Ignazio etorbideko jauregiko fatxada nagusiko ateen goialdean jarriko da.

Plakan fusilatutako pertsonen izen-abizenak jasoko dira, ondorengo hitzekin, gaztelaniaz eta euskaraz: "Nafarroako Gobernua Foru Aldundiaren zerbitzura lan egindako funtzionario eta langileen oroimenez eta haiek omenduz, 1936ko gerra zibilean Nafarroan hil zituztenak legezkotasun errepublikanoa babesteagatik".

Ekitaldia hildakoen omenezko lore-eskaintza batekin amaituko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa