(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakaria eta Ayerdi lehendakariordea Nafarroako Merkataritza Ganberako ordezkariekin bildu dira osteguna, 2015.eko irailak 24


Foru Komunitateko garapen ekonomikoari buruzko hausnarketak trukatu dituzte


Nafarroako Merkataritza Ganberarekin bilera.

Barkos Lehendakaria eta Ayerdi lehendakariordea Nafarroako Merkataritza Ganberako kideekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernua eragile ekonomiko eta sozialekin egiten ari den kontaktuen errondaren barnean, Barkos Lehendakariak eta Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberako lehendakari Javier Taberna hartu dute gaur goizean, bai eta korporazio horretako Batzorde Exekutiboa ere. Foru Komunitateko garapen ekonomikoari buruzko hausnarketak trukatu dituzte haiekin guztiekin, merkataritza eta turismoaren gainean bereziki.

Bileran zehar, Nafarroako Ganberaren foru-legean oinarritutako akordio-marko bat sinatzeko aukera mahai gainean jarri da, eta osagarritasuna sortuko duena gizartearen interes orokor eta ekonomiaren mesedetan nazioartekotze, berrikuntza nahiz lehiakortasun, prestakuntza, ekintzailetza eta industria-jarduerarako ekintzen bidez. Gobernuak Ganberari proposamena aztertuko duela helarazi dio.

Nafarroako Gobernuak azpimarratu du garrantzitsua dela Foru Komunitatea garatzeko oinarrizko arloen plan estrategikoak planifikatu eta egitea; halaber, haiek elkarrizketa eta adostasunaren bidez era integratzailean kudeatu nahi dituela nabarmendu du. Bi erakundeek etengabeko komunikatzeko bideei eusteko oinarriak finkatu dituzte.

Ganberako lehendakari Javier Tabernak azaldu duenez, Nafarroako Ganbera kontsulta-organo bat da, Administrazio Publikoekin elkarlanean aritzen da, eta merkataritza, industria nahiz zerbitzuen interes orokorrak defendatzen ditu; hala, parametro horiek babestuz era leialean lan egingo du Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa