(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ollo kontseilariak Aranzadi Zientzia Elkarteari hilotzak lurpetik ateratzeko duen asmoa arindu nahi duela helarazi dio osteguna, 2015.eko irailak 24


Lehenengo bilera izan da eta, haren bidez, elkartearen lana bertatik bertara ezagutzeaz gain, arlo horretan jarduteko etorkizuneko lerroak zehaztu nahi ditu


Juantxo Aguirre eta Ana Ollo, atzoko bileran. ( irudia handitu )

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkari nagusi Juantxo Agirrerekin bildu zen atzo. Nafarroako Gobernuak duen lan egiteko asmoa helarazi zion Ollok desagertutako pertsonen hilotzak lurpetik ateratzeko lanak arindu daitezen, errepresio frankistaren biktimak izan zirenak.

Bilkura honek Ollo kontseilariak Aranzadirekin lehen harremana izateko gogoari erantzuten dio; izan ere, elkartearen lana bertatik bertara ezagutu nahi du, eta hilotzak lehenbailehen lurpetik ateratzen hasten utziko duten jarduera-lerroak zehaztu.

Jakina denez, 2012an, Nafarroako Gobernuak hilotzak lurpetik ateratzeko protokolo bat onartu zuen Foru Komunitatean egindako era horretako prozesuei ahalik eta berme gehien emateko xedearekin; hala, Nafarroan ezingo dira hilotzak lurpetik kontrolik gabe atera ahalko.

Jarraian, 2013ko azaroaren 26an onartutako Memoria Historikoaren 33/2013 Foru Legeak Nafarroako Gobernua protokolo hori betetzera behartzen du, eta hilotzak lurpetik ateratzeak sortutako kargu guztiak ordaintzera, honako hauenak barne: hobiak aurkitzea, hilotzak lurpetik ateratzea, gorpuzkiak laborategira eramatea, azterketa egin eta identifikatzea eta hilobia.

2000. urtetik, Aranzadi Zientzia Elkarteak ehun hobi baino gehiagotan jardun du, Memoria Historikoko hainbat elkarteren laguntzarekin. Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan lurpetik ateratako hilotz guztietan esku hartu du, baina baita Estatuko beste lurralde batzuetan ere, hobi arrunt nahiz gorpuzkiak aztertzeko prozesuetan lagunduz.

Hilotzak lurpetik ateratzeko lan-taldea medikuntza, antropologia fisiko, arkeologo eta elkarteko historialariek osatzen dute.

Prozesua

Hilotzak lurpetik ateratzeko sustatzaileak senideak dira bereziki. Lana informatzailearekin hasten da, eta hark badaki hobia non dagoen. Eskaera egin ondoren, hainbat diziplinatako profesionalek osatutako lan-taldea martxan jartzen da.

Lurra hondeatu, gorpuzkiak lurpetik atera eta laborategi batera eramaten dira; laborategi horretan, aztertu, ikertu eta identifikatu egiten dira. Azkenik, senide eta erakundeek gerrako biktimei azken omenaldi bat egiten diete.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa