(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos eta Urkullu Lehendakariek Nafarroa eta EAEren arteko harremanak sendotzea adostu dute ostirala, 2015.eko irailak 25


Bi administrazioetako ordezkaritzak jadanik elkarlanean ari dira zenbait gaietan, ETB Nafarroan ikusi ahal izatea edo hitzarmen ekonomikoak elkarrekin babestea, esaterako


Transcripción textual del video

Nafarroako eta EAEko Lehendakari Uxue Barkos eta Iñigo Urkullu Iruñean bildu dira bi autonomia erkidegoen eta haien erakundeen arteko harremanak sakondu eta indartzeko helburuarekin. Hainbat gai jorratu dituzte, esaterako: autogobernua, euroeskualdea, Estatuarekiko harremanak, Euskal Telebista ikusi ahal izatea, hizkuntz politika edo segurtasuna; hori guztia herritarren bizi-kalitatea hobetzeko asmoz.
 Barkos-Urkullu bilera

Barkos Lehendakaria Urkulluri harrera egiten. ( irudia handitu )

Nafarroako eta EAEko Lehendakari Uxue Barkos eta Iñigo Urkullu Iruñean bildu dira bi autonomia erkidegoen eta haien erakundeen arteko harremanak sakondu eta indartzeko helburuarekin. Hainbat gai jorratu dituzte, esaterako: autogobernua, euroeskualdea, Estatuarekiko harremanak, Euskal Telebista ikusi ahal izatea, hizkuntz politika edo segurtasuna; hori guztia herritarren bizi-kalitatea hobetzeko asmoz. Bi administrazioetako ordezkaritzak jadanik elkarrekin lanean ari dira gai horietako batzuetan.

Barkos eta Urkullu gustura agertu dira bilkura honengatik; bi aldeek elkarrekin lan egiteko borondatea erakutsi dute jadanik lankidetza-hitzarmen batzuk bazituen harremanak indartzeko, eta elkarrekin lan egiten jarraitzeko beharra dagoela adierazi dute hainbat gaitan: azpiegituretan, hezkuntzan, osasunean, suspertze ekonomikoan, segurtasunean eta beste arlo batzuetan.

Berariaz aztertutako bi gai, ETB Nafarroan ikusia ahal izatea eta mugaz gaindiko lankidetza dira, Akitaniarekin eratutako euroeskualdea, zehazki. Azken gai horri dagokionez, Barkos Lehendakariak Nafarroa bertan sartzeari buruzko hausnarketa egiteko beharra dagoela adierazi du, alde guztien artean egin beharrekoa. ETB ikusi ahal izateari dagokionez, Iñigo Urkulluk nabarmendu du arazoa ez dela inoiz kostu ekonomikoa izan, alde tekniko eta prestutasun politikoa baizik. Alde horretatik, bilerako protagonistek azpimarratu dute gai hori konpontzeko gaur egun borondate politikoa dagoela gaur egun, Nafarroako Parlamentuaren mandatu bat du, gainera.

Biek ala biek azpimarratu dute, halaber, hitzarmen (Nafarroa) eta kontzertu (EAE) ekonomikoen negoziaketan Estatuaren aurrean babes bateratu bat egitea komeni dela.


Barkos-Urkullu bilera

Barkos Lehendakariaren bulegoan egindako bilera. ( irudia handitu )

Kazetarien galderei erantzunez, Barkos Lehendakariak Urkulluk Eusko Legebiltzarrean egindako foru-soberaniaren proposamenari ongietorria eman dio. Alde horretatik, adierazi du soberaniak esan nahi duela herritarrek beren etorkizunari buruz erabakitzeko aukera izatea. Urkullu lehendakariak Espainiako estatuaren barneko garai politiko bat iragarri du , elkarrekin lan egitea eskatzen duena, eta konstituzioaren erreforma jakin batzuen aurren erne izan behar dena.

Barkos eta Urkullu Lehendakarien bilera eta haren ondorengo prentsaurrekoa 35 hedabidetako 69 kazetarik jarraitu dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa