(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak eta Lizarrako alkateak hiriburutza-gutunaren gaia aztertu dute astelehena, 2015.eko irailak 28


Nafarroako Gobernuak merindadeko herri nagusiekin konpromiso bat izateko beharra dagoela onartu du


Barkos Lehendakariak Lizarrako alkatea hartu du.

Barkos Lehendakaria Lizarrako alkatearekin. ( irudia handitu )

Hiriburutza-gutuna izan da gaur goizean Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek eta Lizarrako alkate Koldo Leozek izandako bileran jorratutako gai nagusia. Gobernuak onartu du merindadeko herri nagusiekin eta egiten duten lanarekin konpromiso bat hartzeko beharra dagoela; Ega hiriko alkateak, berriz, gizarteak eskatzen zuen kudeaketa-aldaketaren alde lan egiteko beharra defendatu du.

Barkos Lehendakariak eta Lizarrako alkateak gaur izandako bilkura Iruñeko alkate Joseba Asironekin hasitako bilera-sortaren barnean sartzen da, eta iragan astean jarraipena izan zuen Tuterako alkate Eneko Larrarterekin. Barkos Lehendakariak adierazi du Nafarroako alkateekin elkarrizketa-bideak ezartzeko borondatea duela, eta gaur aztertzeko gai asko zegoela jakinarazi du, haien artean, hiriburutza-gutuna; harekin, merindadeko herri nagusiek egindako lana aitortuko zen.

Koldo Leozek, berriz, esan du bere hiria, Lizarra, eskaintzera joan dela garai politiko berrian parte har dezan, Nafarroan hasitako aldaketan parte har dezan. Hiriburutza-gutunari dagokionez, Lizarrak, adibidez, eskaintzen dituen zerbitzuen zenbatekoa nola kalkulatu aztertu beharko dela adierazi du.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa