(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Jorge Oteiza Fundazio Museoak eta Pilar Oteizak hitzarmena sinatu dute asteartea, 2015.eko irailak 29


Batzorde tekniko bat sortuko da, iloba partaide izango duena


Oteiza Museoa.

Jorge Oteiza Fundazio Museoak eta Jorge Oteiza Embilen oinordeko Pilar Oteiza San Josék bien arteko desadostasunak alde batera utzi eta hitzarmena sinatu dute. Horren bitartez, Pilar Oteiza San Josék Jorge Oteiza Fundazio Museoari bermatzen dio Jorge Oteizaren obren gaineko jabetza intelektualaren eskubideen ustiapena, fundazioaren xedeak behar bezala betetzeko beharrezkoa den guztietan. Bere aldetik, Jorge Oteiza Fundazio Museoak konpromisoa hartzen du Pilar Oteiza San José fundazioaren kudeaketan txertatzeko irudi egokiena zein izan daitekeen aztertuko duela.

Halaber, hitzarmen horren bidez, Batzorde Tekniko bat sortuko da, Pilar Oteiza San José partaide izango duena, eta horren zeregin nagusia izango da Jorge Oteizaren obraren egiazkotasuna bermatzea, Jorge Oteizaren eskultura-lanen Katalogo Arrazoituari jarraipena ematea, eta katalogo hori artistaren gainerako literatura obrekin osatzea. Hitzarmena sinatu da Jorge Oteizaren eskultura-lanen Katalogo Arrazoituaren aurkezpenaren atarian, laster plazaratuko baita.

Jakina denez, Jorge Oteizak Fundazioari eta Alzuzako Museoari eman zion artelanen jabetza materialaren eskubideen ustiapena, baina jabetza intelektualarena ilobari utzi zion, hainbat erabilerengatik etekina ateratzeko ahalmena barne, eta obraren erabilera baimentzeko edo debekatzeko.

Orioko artistaren eskultura lanen inbentarioa bi liburukitan bilduta dago, mila orrialdetan bere bizitzan zehar egin zituen 2.800 lanen berri ematen dutenak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa