(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak 500 informazio berri jaso ditu “Open Data” atarian informatikako aplikazioetan erabiltzeko asteartea, 2015.eko irailak 29


Kultur intereseko ondasun, eskualdeko garraio eta monumentu naturalei buruzko datuak biltzen dituzte, besteak beste


ordenagailua

500 fitxa gehiago jaso dira Nafarroako Open Datan.

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Open Data Interneteko atarian 501 fitxa berri jaso berri ditu gai askori buruzko interes publikoko informazioekin: eskualdeko hiri-garraioa haren hainbat lineatan, monumentu naturalak edo Nafarroan dauden kultur intereseko ondasunak.

Informazio hori guztia herritarrek kontsultatu dezakete, eta erakunde interesdunek informatikako zerbitzuak edo aplikazioak garatzeko egin dezaketen tratamendurako (web edo mugikorra), datu horietatik abiatuz. Horien adibide dira aipatutako datu batzuekin garatutako aplikazioak, museoenak esaterako (App Store edo Play Store) edo Nafarroako turismoko baliabideenak.

Jasotze horrekin, dataset-en katalogoa nabarmen handitzeaz gain, gure Foru Komunitateko lurraldeari buruzko informazioa zabaltzen da Nafarroako Lurralde Informazio Sistematik (SITNA) datozen geoerreferentziatutako informazio-geruzen aukera zabalarekin. Fitxa horiek SHP formatuan jarri dira (Shapefile, datu berezien jabetza estandarreko formatu bat).

Informazio horiek jadanik bazirenei erantsi zaizkie: autobus bidezko hiriarteko garraio publikoa, Nafarroako Museoak, Nafarroako turismo-baliabideak, Nafarroako errepideen egoerari buruzko informazioa. Askotariko informazioari buruzko 695 fitxa daude gaur egun egituratutako hainbat formatutan: XLS, CSV, ODS, JSON, XML, KML, SHP, RSS, GTFS.

Open Data edo datuen irekiera ekimena mundu-mailakoa da, eta haren filosofiak nahiz praktikak ondorengoa bilatzen dute: Administrazio Publikoetako informazio jakin batzuk eskuragarri izatea eta mundu guztiak erabiltzea, muga tekniko edo legalik gabe. Open Data ekimenaren xedea herritarrek nahiz enpresek informazioa berriz banatu eta erabiltzea da alde guztientzako onura lortze aldera. Administrazioko datuak eskuragarri izateak gardentasuna bermatzen du, iturri ofizialetatik zuzenean datozen datuak eskura daitezkeelako. Eraginkortasun eta aukera-berdintasuna ere sustatzen dira, herritar eta enpresek beren beharrei erantzuteko zerbitzuak sor baititzakete Administrazioarekin lankidetzan, eta mundu guztiak eskura ditzake datuak baldintza-berberetan.

Kontuan hartu behar da sektore publikoak berriz erabil daitekeen era askotariko informazio zabala sortzen duela, informazio soziala, ekonomikoa, geografikoa edo estatistikakoa, esaterako. Informazio hori oso erakargarria da berriz erabiltzeko, osoa, fidagarria eta kalitatezkoa baita. Informazio publikoa berriz erabiliz eta banatuz administrazio publiko eta herritar nahiz enpresei onurak ekartzea lortu nahi da (administrazioek beren datuak argitaratzen dituzte, eta herritar nahiz enpresek beren behar batzuk asetzen).

Nafarroako Open Data 2011ko martxoan jarri zen abian ordura arte eskuragarri ez zeuden datu publikoak erakusgai jartzeko, partikularrek eta enpresek berriz erabiltzeko, banatzeko asmoz, eta beren beharrak merkataritza-xedeekin edo xede horiek gabe asetzeko tresnak nahiz zerbitzuak sortzeko. Etengabe garatzen eta eboluzionatzen ari den proiektu dinamikoa da informazio denbora errealean eskura ahal dadin.

Aberastasunaren sortzailea

Open Data honako zutabe hauetan oinarritzen da: gardentasuna, lankidetza, partaidetza eta aberastasun ekonomikoa sortzea datuak zabalduz, eta zabalkunde horrekin enpresek behar edo joera berriak detekta ditzakete, beren produktuak eta zerbitzuak definitzeko oinarrizkoak direnak.

Izan ere, berriki Microsoft enpresa Nafarroako Gobernuarekin harremanetan jarri da autobusen hiriarteko garraio publikoari buruzko artxiboen gainean interesa agertuz.

Datuen irekierak Nafarroako gizarteari onura ekonomiko nahiz ezagutzazkoak ematen dizkio zuzenean. Enpresa eta sistema ekonomikorako oro har ahal ekonomikoa du eta aberastasuna sortzeko aukera; izan ere, informazioa erabil dezakete herritarrei eta beste enpresa batzuei eskaintzeko tresna nahiz zerbitzu digital berritzaile berriak sortzeko oinarri gisa. Beraz, hazkundeari bultzada eman diezaioke, eta baita enpleguaren sorrerari ere. Bestalde, enpresen arteko lankidetzak kostuak murriztea ekar dezake, eta hori aktiboen finkatzean eta interoperatibitatean gauzatzen da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa