(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak 2016rako 3.478 milioi euroko gastu-muga finkatu du, aurten baino 109 milioi gehiago asteazkena, 2015.eko irailak 30


Zenbateko hori diru-bilketaren aurreikuspenen igoeran oinarritzen da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 2016rako 3.478 milioi euroko gastu-muga finkatu du, hau da, 2015erako onartutako gastu publikoaren alderatuz (3.369 milioi euro), 109 milioi euro gehiago (% 3,23).

grafikoa

Grafiko ekonomikoa.

Nafarroako Gobernuak 2016rako 3.478 milioi euroko gastu-muga finkatu du, hau da, 2015erako onartutako gastu publikoaren alderatuz (3.369 milioi euro), 109 milioi euro gehiago (% 3,23).

Zenbateko hori honako hauen arabera finkatu da: Nafarroarako egindako aurreikuspen makroekonomikoak, datorren urterako diru-bilketaren aurreikuspen hobeak eta aurreikusitako zor nahiz defizitaren betebeharrak, ezingo dutenak gainditu 2016an Foru Komunitateko Barne Produktu Gordinaren (BPGd) % 0,3.

Zehazki, Zerga Ogasunak 2016an finantzarioak ez diren 3.424.587.189 euro biltzea aurreikusten du. Haiei, zor-jaulkipen bidez lortuko diren 56.982.078 euro gehitu behar zaizkie; zenbateko hori defizit-helburua betetzeko gehieneko muga da. Azkenik, kopuru horien baturari Espainiako kontabilitateko doikuntzei dagozkien 3.473.840 euro kendu beharko zaie. Horrekin guztiarekin, 3.478.095.427 euroko gastu-mugara iristen da.

Aurreikuspen makroekonomikoak

Zehazki, Foru Gobernuak kalkulatzen du Nafarroak datorren urtean % 2,9ko hazkundea izango duela BPGd-ean, 2015erako zegoen aurreikuspena baino hamarren bat gehiago (% 2,8). Horri buruz, aipatu behar da Foru Gobernuak berriki aurtengorako bere aurreikuspenak lau hamarren areagotu dituela urteko lehen seihilekoan datu makroekonomikoek izandako bilakaera ona ikusirik.

Joera horren emaitza, Gobernuak 2015erako enplegua% 2,2 inguru haztea aurreikusten du ere, eta beste % 2,2 2016rako; hau da, 6.000 enplegu sortuko ziren urte bakoitzean.

Izapidetzea

Gastu-muga finkatu ostean, Departamentuek 2016rako gastu-proposamenak landuko dituzte datozen asteotan.

Proposamenak jaso ondoren, Nafarroako Gobernuak 2016rako Aurrekontuen aurreproiektua onartuko du, eta Nafarroako Batzorde Ekonomiko eta Sozialari igorriko dio txostena egin dezan; txosten hori, dokumentua proiektu modura onartu aurretiko pausoa da, Nafarroako Parlamentura bidali aurretik bertan eztabaida dezaten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa