(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

76.000 pertsona inguruk bisitatu zuten 2014an Bertizko Parke Naturala osteguna, 2015.eko urriak 1


Elizalde kontseilaria Bertiz eta Urbasa-Andiako parke naturaletako patronatuen bileren buru izan da azken egunotan


Urbasa eta Andiako Parke Naturaleko patronatuaren bilera, Elizalde kontseilari buru duela. ( irudia handitu )

75.875 pertsonak bisitatu zuten 2014an Bertizko Parke Naturala, parkeko patronatuko urteroko bileran jakin denez. Patronatu horren buru Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari Isabel Elizalde izan da.

Bisitarien jatorriari dagokionez, % 35 Nafarroakoak ziren. Gainerako autonomia erkidegoen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko bisitariak nabarmendu behar dira (% 19). Atzerritarrei dagokienez, gehienak Frantziatik etorri ziren.

Besteak beste, bileran, azpiegitura, erabilera publiko eta kontserbazioan 2014an egindako jarduketak eta ekintzen berri jakin da, eta 2016rako aurreikusitakoak eztabaidatu . Haien artean, parkeko produktuen linea baten garapena nabarmendu behar da, bai eta erabilera publikorako Añeriko lorategia amaituko dela ere.

Bertizko Parke Naturalak kalitatezko Q marka du. 2014an egindako auditoriak 9,7 puntu eman zizkion (10 puntu eman zitezkeen gehienez). Gainera, gogora ekarri behar d,a berriki Tripadvisor-en Bikaintasun Ziurtagiria lortu duela. Turismoa eta bidaiak sustatzeko arloan, mundu-mailako webgune garrantzitsutzat jotzen da hura.

Bertizko Parke Naturalaren helburuak honako hauek dira: paisaia natural, flora eta ekosistema guztiaren osotasuna babestea, naturari lotutako ekosistemen interpretaziozko hezkuntza-jarduerak sustatzea, eta kultur, aisialdi eta turismoko intereseko jarduerak sustatzea, besteak beste.

2015eko lehen hiruhilekoan, 33.000 bisitari jaso ditu.

Urbasa eta Andíako Parke Naturala

Gainera, iragan astean Urbasa eta Andiako Parke Naturaleko patronatuaren bilkura egin zen, han ere Elizalde kontseilaria buru zela. Gune horretan Urbasa eta Andia mendiak sartzen dira, Nafarroako Gobernuaren titulartasunekoak, bai eta Limitaciones mendia ere (Ameskoen Limitaciones Mendiko Batzordearen titulartasuna). Urbasa eta Andiak basogintza, abeltzaintza eta turismoko oinarrizko hiru erabilera ditu.

Bileran jakinarazi zenez, abeltzaintzako erabilera oso garrantzitsua da mendietan ere. Urbasa eta Andiako Bazken Batzordeak, Nafarroako Gobernuarekin koordinatuta, mendietako ganadua kontrolatzeko zeregina du, eta abeltzaintza-erabilerako azpiegitura egokiak mantentzea (ura eta tratamendu-eskortak ganadua erabiltzeko, besteak beste). Batzordearekin koordinatuta, ekintzak nahiz inbertsioak egiten dira abeltzaintza-erabilera egokia izateko mendietan, gainerako baso eta turismoko erabilerekin bateragarriak izango direnak.

Turismoko erabilera aipagarria da, urteko garai zehatz batzuetan batez ere bisitari dezente izaten delako, Urederrako iturburuan bereziki. Toki hori erreserba naturala da, eta sarbidea araututa eta mugatuta du balio naturalen kontserbazioa ziurtatze aldera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa