(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Plaka batek gaurtik aurrera Gerra Zibilean fusilatu zituzten Nafarroako Gobernuko 33 enplegatu gogora ekarriko ditu
larunbata, 2015.eko urriak 3


Nafarroako Jauregiko fatxada nagusian dago, eta aitortza-ekitaldi bat egin da Barkos Lehendakaria eta senideak bertan zirela


Plaka erakusten.

Barkos Lehendakaria, Beumont eta Ollo kontseilariak, eta Ricardo Mula, alboan plaka dutela. ( irudia handitu )

Nafarroako Jauregiko fatxada nagusian (Iruñeko San Ignazio etorbidea) jarritako plaka batek larunbat honetatik aurrera Gerra Zibilean hil zituzten orduko Foru Aldundiko 33 enplegatuak gogora ekarriko ditu. Uxue Barkos Berruezo Lehendakaria izan da omenaldi-ekitaldiaren buru, eta bertan egon dira ere, besteak beste, errepresaliatutako pertsonen 170 senidetik gora.

Plakan fusilatutako enplegatuen izen-abizenak jasotzen dira, honako legenda honekin, gaztelaniaz eta euskaraz: "El Gobierno de Navarra en memoria y homenaje a los funcionarios y personal al servicio de la Diputación Foral que fueron asesinados en Navarra durante la guerra civil de 1936 por defender la legalidad republicana" - "Nafarroako Gobernuak Foru Diputazioaren zerbitzuko funtzionario eta langile hauen oroimenez eta ohorez Nafarroan hil baitzituzten 1936ko gerra zibilean errepublikaren legezkotasuna babesteagatik".

Plaka hori jarri da Foru Legea onartu eta handik pare bat urtera. Hildako herritar nafarrak eta 1936ko kolpe militarraren ondoriozko errepresioaren biktimak aitortu eta erreparatzeko Foru Legea da, eta Nafarroako Parlamentuak 2013ko azaroaren 26an onartu zuen; haren bidez, Nafarroako Gobernuak oroigarri hori Jauregian ongi ikusten den leku batean jarri behar zuela ezartzen zen. Gobernuak 1936ko estatuko golpearen ondorioz errepresaliatutako pertsonei egindako lehen erreparazio nahiz aitorpeneko ekitaldia da, gainera.

Barkos Lehendakariak azpimarratu du "iristen denbora asko, gehiegi igaro den" omenaldia dela "borondate politikorik ez zegoelako"."Egia, justizia eta erreparazioa" zor zitzaien 33 pertsonaren familiek "asko itxaroten eta desiratzen zuten omenaldia".

Lehendakariak bere Gobernuak oro har frankismoaren biktimekiko eta bereziki 33 pertsona horiekiko konpromiso "garbia" erakutsi du, "legezkotasun errepublikanoa babesteagatik hildako pertsonak".

Horri buruz, nabarmendu du biktimei egindako aitortza "betebehar etikoa dela, batez ere", eta egoera horri ezin zaiola bizkarra eman. "Gizakien duintasun-kontu bat da, eta itzulingururik gabe erantzun behar diogun zor saihetsezina, gainera", gaineratu du.

Omenduak

Antolatutako ekitaldira 19 pertsonaren senideak joan dira: Basilio Aedo Urra; Esteban Amézqueta Blanco; Francisco Arbeloa Sada; Martín Artola Morrás; Pedro Belloso García; Calixto Ezker Mayo; Benito García Calvo; Fermín Irigoyen López; Isidoro Latienda Asiáin; Adrián Luquin Eraso; Félix Luri Amigot; Esteban Monasterio Carcar; Rodolfo Muerza Saraldi; Francisco Mula Castro; Ramón Ramos García; José Roa García; Lucio Sainz Ursua; Ignacio San Pedro Chocolonea; eta Gil Valerio Sainz.

Fusilatutako gainerako enplegatuak honako hauek dira: Manuel Alfaro Alayeto; Felipe García; Victorino García Enciso; Sotero García Lazaro; Félix García Resano; Ramón Húder Ansa; Eusebio Ijurra Astráin; José Manuel Landa Elorza; Francisco Lizarza Martínez de Morentin; Luis Pablo Martínez Ibáñez; Francisco Pascual Maeztu; Áureo Remírez Ibarrola; Mariano Ríos Pérez; eta Aniceto Soto Pérez.


Barkos Lehendakaria, omenduen izenen alboan

Barkos Lehendakaria, fusilatutako enplegatuen izenak jasotzen dituen panelaren alboan. ( irudia handitu )

Biktimen artean era guztietako enplegatuak daude, nahiz eta bidezainak diren, gehienak (hamabost). Motor-gidari eta tren-gidariak ere bazeuden, bai eta ospitalean lan egiten zuten langileak ere (arotza, igeltseroa, okina eta sakristaua). Azkenik, hildako langileen artean ikuskatzaile bat ere bazegoen, eta baita ariel-biltzaile, kontu-hartzaile eta praktikante bana ere. Hogei bat udalerritakoak ziren, baina gehienak, Iruñekoak.

Lehendakariak eskerrak eman dizkie memoria historikoari lotutako elkarteei, biktimen sorlekuko udalerrietako udalei, bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Memoria Historikoaren Funts Dokumentalari ere (fusilatutako enplegatuen zerrendaren egilea), biktimen datuak jasotzen emandako laguntzagatik. Zenbait kasutan, ikerketak ez dute emaitza onik eman fusilatutako langilearen familiak Nafarroatik alde egin zuelako.

Lehendakariak, gainera, ekitaldiak senideak lasaitzeko balio izatea espero du, eta azpimarratu du omenaldiaren memoria historikoaren berreskuratze-prozesua "ofizial" egiten dela.

Zilindro metalikoa

Nafarroako Jauregiko patio nagusian egindako omenaldia izan da, Lehendakaria buru zela. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari María José Beaumont Aristu eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo Hualde ere izan dira. Honako hauek ere bertaratu dira: parlamentariak; omenduak jaiotako herrietako alkateak; sindikatuetako ordezkariak, Gerra Zibileko fusilatu nahiz desagertutakoen senideen elkarteko kideak; eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileak.

Aitortza hildako 33 pertsonen izen-abizenak irakurriz hasi da, Pablo Sarasateren `No te olvido´ (`Èz zaitut ahazten´) zortzikoa interpretatzen zen bitartean. Izen-abizen horiek oholtzako foroan ageri ziren ere, Nafarroako armarriaren eta "Omenaldia – Homenaje" zioen legendaren azpian. Oholtzan bertan, mahai baten gainean, 33 zilindro metaliko jarrita zeuden, haietako bakoitza omenduarekin izenarekin.

Senideen izenean, Ricardo Mulak hartu du hitza, Francisco Mula Castroren semeak, bidezainen zaindaria zena, Mazarronen jaioa (Murtzia) eta Oronoz-Mugairiko bizilaguna, Izquierda Republican afiliatuta, eta haren gorpua Lantz inguruan bilatzen duena. Esker oneko hitzak izan ditu hamarraldi luzetan bilatu dutena "errealitate bihurtu izanagatik"; ekitaldi honek "jazarpena, indarkeria eta hilketa jasandakoak ahanzturatik erreskatatzen ditu". Amarentzako hitzak izan ditu, Bartzelonara ihes egin baitzuen hiru seme-alabarekin. "Nire seme-alabek eta bilobek ez dute inoiz ahaztuko zein izan zen Francisco Mula", adierazi du.

Fusilatutako Senideen Elkarteko kide Jokin de Carlosek ere hitza hartu du. Nafarroako Gobernuari eskerrak eman dizkio "zirkulua" ixten duen ekitaldi bat antolatzeagatik.

Horren jarraian, Barkos Lehendakariak hartu du hitza, eta Jauregiko kanpoaldera joan da plaka erakusteko. Lore-sortak banatu ondoren, eta ekitaldi amaituta, senideek omenduaren izena agertzen den pieza metalikoa jaso dute oroigarri.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
33 enplegatuen zerrenda
Barkos Lehendakariaren agerraldia

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa