(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bi urtez zaharberritzen ibili ondoren, Vesollako ermita erromanikoak (XII. mendea) jendearentzako ateak ireki ditu estreinakoz astelehena, 2015.eko urriak 5


Jabetza partikularrekoa, haren titularrek tenpluaren bisiten kudeaketa Kulturako Zuzendaritza Nagusiari  baimendu die


Vesollako ermita

Vesollako ermita. ( irudia handitu )

Behe-mendiko paisaia ireki batean, Ibargoiti ibarreko jabetza pribatu batean dagoen Vesollako ermita, XI-XII. mendeko eliza erromaniko txiki bat da, balio historiko eta artistiko handia du, eta narriadura-egoera larrian zegoen.

Ardientzat artegi-lanak egiten zituen hondakinez inguratuta, haren barnean bi zatitan banatutako habearte bakar batera sartzen zen, era oparoan pintatutako burualde erdi zirkular batekin.

Tenpluaren oinarrian erantsitako eraikuntza bat zegoen, portalearen mailatik, eta etxebizitza izateko balio zuen. Eta haren alboan, baserri txiki baten arrastoak.

Utzita egon den denbora-tarte guztian, tenplua "Nafarroako landa erromanikoa" izenekoaren barnean ale interesgarria izan da, eta horri barneko hormak apaintzen zituen pintura errenazentisten pinturak gehitzen zaizkio. Arrazoi hori tarteko, Kulturako Zuzendaritza Nagusiak haren birgaitzeaz arduratu zen 2014an eta, haren truke, eraikineko titularrak tenpluari atxikitako etxea eraisteko baimena eman zion, bai eta bisita publikoak egiteko ere zuzeneko kudeaketaren edo beste batzuen bitartez.


Vesolla

Herrera kontseilaria ermitaren barnean. ( irudia handitu )

2015ean zehar luzatu dira lanak eta, orain, birgaitu berritan, Kultura, Gazteria eta Kiroletako kontseilari Ana Herrerak gaur goizean bisitatu du Kulturako zuzendari nagusi Fernando Pérez Gómezekin batera; bertan izan dira ere, Ondare Zerbitzuko zuzendari Jesús Ascunce; Ibargoitiko alkate José Javier Eslava; zaharberritze-lanetan parte hartutako enpresetako ordezkariak eta jabetzaren titularreko bat.

Zaharberritze-lanak

Zaharberritzea bi fasetan egin da: lehenengoa, 2014an, 344.617,28 euroan esleitu zen, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak kofinantzatu zuen % 50ean, EGEF Programa Eragilearen bidez, eta honako lan hauek egin ziren: estalkia zaharberritu, atxikitako etxea eraitsi, hormak kanpoaldetik zaharberritu, estaldurako piktoriko muralaren estratuak aztertu eta burualdeko orma-pinturak zaharberritu.

Bigarrenean, 2015ean, barnealdeko zaharberritzea egin da, eta haren barnean sartu dira: habearteko horma-pintura, korua, zola, altzariak eta elizarako sarbidea. 159.069,16 euroko kostua izan du.

Zaharberritzea Leopoldo Gil Cornet arkitektoak eta Violeta Romero Barrios ondasun higiezinen zaharberritzaileak proiektatu eta zuzendu dute, biak ala biak Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko teknikariak; obrak Agoizko Construcciones Leache S.L. enpresak egikaritu ditu, eta hormetako estalduren zaharberritzea Deikazteluko Sagarte, S.L. enpresak.

Garai bateko eliza-jaurerria

Julio Caro Barojak Nafarroako herri, hiribildu eta hirien izenen hiztegi etimologikoan azaldu zuenez, Vesollako hiribildua "garai bateko eliza-jaurerria zen, eta haren titular Aznar López de Vesollak Leireko monasterioari eman eta konfirmatu zuen 1093an Santa Mariako bere elizarekin, bere mugartearekin, Loitiko "basoaren" bere zatiarekin, Ezpelduyako bere "mahasti nagusiarekin" eta bertako gizonen "petxarekin" ("gaileta" eta "delgata") eta "lanekin".

XII. mendean sartu berritan, monasterioa Iruñeko artzapezpikuzarekin auzitan ibili zen jabetza-eskubideagatik, eta monasterioan jarraituko zuen.

Dirudienez, nobleen jaurerri bihurtu zen geroago, Vianako Karlosek Juan Martínez de Urizi 1453an egindako emakidan, eta azkenean markesgo bihurtu zen titulu hori José Elío 1701an eman ondoren.

XIX. mendera arte administrazio berezia izan zuen jaurerri izateagatik, orduan bere izena zuen markesarena zena, eta horregatik alkateak izendatzen zuena. 1802ko hiztegiak bost etxe ematen dizkio 34 arimarekin.

Eliza

Purifikazioaren eliza eremuko iparraldean dago. Bi zati zuzenetan banatutako habearte batek eta presbiterio sakon batek osatzen dute, eta erdi zirkularra den abside batean amaitzen da. Absidea labe-ganba batek estaltzen du, eta aurretik duen zati zuzena, berriz, eta habeartea kainoi puntaduneko gangak. Tenpluaren oinetan egurrezko koro soil bat altxatzen da. Habearteak horma-pintura errenazentista ia osorik kontserbatzen du.

Oin karratuko sakristia bat burualdeari lotzen zaio Evangelioaren aldetik. Haren barnealdean horma-pintura kontserbatzen da (XIX. mendekoa, ziur asko). Mendebaldeko piñoiaren gainean kanpai-horma bat altxatzen da.

Garai ezberdinetako polikromia eta gainjarritako kareztadurak kontserbatzen dituen portalea ere erromanikoa da; epistolaren horman zabaltzen da bi arkibolta lauekin eta kanpoko hauts-babesarekin diamante-puntekin apainduta. Arkibolten euskarri modura zutabeak erabiltzen dira txori, aurpegi eta gurpilekin apaindutako arroin eta kapitelekin. Fusteak harlanduetan landuta daude.

Portaleko erdialdean tinpano bat ageri da krismoiarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa