(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Esaren segurtasuna eta langabezia izan dira Barkos Lehendakariak eta Zangozako alkateak egindako bileraren gai nagusiak asteartea, 2015.eko urriak 6


Potasa-meatzearen proiektuari eta osasunari nahiz hezkuntzari buruz ere hitz egin dute


Uxue Barkos eta Zangozako alkatearen arteko bilera

Barkos Lehendakaria, Angel Navallasekin. ( irudia handitu )

Esako urtegiaren segurtasuna eta eskualdeak duen langabezia-tasa izan dira Nafarroako lehendakari Uxue Barkosek eta Zangozako alkate Angel Navallasek gaur goizean egindako bileran aztertutako gai nagusiak. Bilera hori Foru Komunitateko Gobernuko arduraduna merindadeko alkateekin egiten ari den bilera-errondaren barnean sartzen da; bilkura horretan, gainera, potasa-meatzearen eta osasunari nahiz hezkuntzari lotutako gaiak ere jorratu dituzte, besteak beste.

Lehendakariak azaldu duenez, Zangozako Merindadeak dituen erronkak eta Nafarroako Gobernuaren konpromisoak guzatzeko unea da. Esako segurtasunari dagokionez, Uxue Barkosek ezaugarri horietako obra batek behar dituen segurtasun-neurri guztiak izan ditzala eskatu du. Zonalde horretan dagoen langabeziari dagokionez, Nafarroan gehien zigortutako eskualdetako bat, enplegua sortzeko beharra azpimarratu du. Hezkuntzari eta osasunari lotutako gaiak jorratzea ere aurreikusita zutela aurreratu du.

Zangozako alkate Angel Navallasek, berriz, Barkos Lehendakariari eskerrak eman dizkio bilerarako deitu izanagatik, eta esan du Esako obren kontua lehentasun gorenekoa dela. Potasa-meatzearen proiektuaz ere hitz egin du, eta proiektu horri alegazio batzuk aurkeztu dizkiola adierazi.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa