(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakaria Nafarroako indar politikoekin bilduko da Hitzarmena elkarrekin defendatzeko asteazkena, 2015.eko urriak 7


"Elkartasunerako tresna bat eta erantzukizuneko ariketa bat" dela adierazi du


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek iragarri du Foru Parlamentuko taldeetako bozeramaileekin bilduko dela Hitzarmen Ekonomikoa elkarrekin eta argi defendatzeko; hala, elkartasunerako tresna bat eta erantzukizuneko ariketa bat dela adierazi du.

Nafarroako Jauregia eta Foruen Estatua.

Nafarroako Jauregiko fatxada nagusia.

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek iragarri du Foru Parlamentuko taldeetako bozeramaileekin bilduko dela Hitzarmen Ekonomikoa elkarrekin eta argi defendatzeko; hala, elkartasunerako tresna bat eta erantzukizuneko ariketa bat dela adierazi du.

Gaurko Gobernuko bilkuraren ondoren egindako agerraldian, Barkos Lehendakariak esan du 2008. urtetik aurrera Nafarroak Espainiako diru-kutxari egindako ekarpena ehun milioi baino gehiago handitu dela, 480tik 590era; hau da, Foru Komunitateko diru-sarreren % 18 baino gehiago. Alde horretatik, Cristóbal Montorok zuzentzen duen ministerioak egindako "eraso birzentralizatzailea" salatu du.

Horri buruz, Uxue Barkosek adierazi du autonomia erkidego batzuk bizi duten finantza-gabeziaren arazoak ez dutela zerikusirik zenbaitek Hitzarmenari lotzen dioten ustezko elkartasun ezarekin; Nafarroak, gaur egun, orain arte baino ahots ozenago eta irmoagoa duela defendatu du Hitzarmena babesteko garaian.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa