(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak trafikoa arautzeko neurri bereziak baliogabetzearen aurkako errekurtsoa jarriko du Auzitegi Gorenean asteazkena, 2015.eko urriak 7


Foru-araubidearen eta kaltetutako eskumenen defentsan "erreakzionatu" egin behar duela iritzi du


Nafarroako Gobernuak asteazken honetako bilkuran erabaki du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren epaien aurkako kasazio-errekurtso bat aurkeztea Auzitegi Gorenean, trafikoa arautzeko neurria bereziak baliogabetzen dituen epaien aurka, hain zuzen.

Administrazioarekiko Auzien salaren iritziz, Nafarroaren eskumenak gainditzen dira, baina Foru Gobernuak uste du hutsegiteak "kaltegarriak" direla Foru Komunitaterako, "bat ez datozelako" Konstituzioan eta Lorafnan jasotako eskumen-mugaketarekin eta Errepide eta Polizien foru-legeekin.

"Nafarroako Gobernuak uste du modu jurisdikzionalean erreakzionatu behar duela Nafarroako foru-araubidearen osotasuna eta kaltetutako eskumenak babesteko", dio Gobernuko erabakiak.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko Barneko zuzendari nagusi Patxi Fernandezek emandako ebazpenak baliogabetu zituen iragan irailaren 16an. Ebazpen horiek trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzen zituen 2014 eta 2015 urteetarako. Zehazki, zirkulazioaren segurtasun eta arintasunari begira, trafikoa kirol, txirrindularitza eta beste ekitaldi batzuengatik arautzen zen, eta salgai arriskutsu edo, oro har, salgaien zirkulaziorako baldintzak nahiz murrizketak ezartzen ziren, Foru Komunitateko eta mugakide diren beste lurralde batzuetako egutegiaren arabera. Arautze hori Estatuko Administrazio Orokorrak errekurritu egin zuen, trafiko eta zirkulazioaren araudia bere eskumenekoa dela irizteagatik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa