(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak NUPeko Gizarte Kontseiluaren 2014ko memoriaren berri jaso du osteguna, 2015.eko urriak 8


Unibertsitateko partaidetza-organo horretako presidente Roman Felones hartu du


Barkos Lehendakaria Roman Felonesi harrera egiten.

Barkos Lehendakaria, Roman Felonesekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko presidente Roman Felones hartu du bere bulegoan, eta azken horrek 2014. urteari dagokion hezkuntzako erakundearen memoria entregatu dio.

NUPen Gizarte Kontseilua 1995eko maiatzean sortu zen, eta unibertsitateko gizartearen partaidetzako organoa da. Unibertsitatearen eta gizartearen arteko harremanetarako elementu modura jokatzen du, eta egiteko garrantzitsuak ditu hainbat arlotan: unibertsitateko plangintza eta garapen instituzionala, kudeaketa ekonomikoa eta goi-mailako hezkuntzako zerbitzuaren errendimendua ikuskatzea; gizartearen lankidetza sustatzea unibertsitatearen finantzaketan, eta prestakuntza nahiz ikerketako jarduera gizarte-beharrei egokitzea. 2008an, Gizarte Kontseiluak Nafarroako Parlamentuan onartutako lege berri bat izan zuen eta, haren bidez, aurreko eduki batzuk hobetu zituen.

Memoriaren sarreran, Roman Felonesek ondorengo puntuak nabarmentzen ditu iaz egindako jarduera aipagarrienei lotuta: "Osoko Bilkurak hurrengo urteetako lan-ildoak onartzea, gizartearekiko harreman-arloei buruzkoak nabarmen haziz; jarduerak nabarmen haztea batzordeek egindako lan eraginkorrean oinarrituz; Kontseiluaren lana bertan kideak jartzen dituzten erakunde, gizartearen –enpresak, bereziki– eta unibertsitateko komunitatearen beraren aurrean ezagutzera emateko ahalegina; Kontseiluaren jardueren berri emango duen etengabe eguneratutako webgune bat abian jartzea; harreman etengabea irakaskuntzako arduradunekin, irakasleekin, ikertzaileekin eta administrazio nahiz zerbitzuetako langileekin; eta lankidetza indartzea Gizarte Kontseiluen G9arekin; azken horren presidentea neroni izango naiz datozen bi urteotan nire kideek hala izendatuta".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa