(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Milioika bisitariek ikusi ahalko dute Londresko National Gallery-n San Adriango Markesaren erretratua
osteguna, 2015.eko urriak 8


"Goya: erretratuak" erakusketaren barnean dago, Aragoiko pintorearen 70 obra batzen ditu bildumak eta asteazken honetan inauguratu da


Transcripción textual del video

San Adriango Markesaren erretratua, Nafarroako Museoaren jabetzakoa, Francisco de Goyaren beste 69 erretraturen alboan zintzilik dago jadanik Londresko National Gallery-n. Suaren aurkakoa eta deformatzen ez den kutxa berezi baten barnean bidaiatu du haraino, argi, isolamendu termiko, hezetasuna kontrolatzeko sistema eta esekitze pneumatikodunen baldintza bereziak zituen ibilgailu batean. Arte-lapurrak urruti izateko, erretratua, gainera, segurtasun-indarrek eskoltatu dute, Londresera egin beharreko ibilbidea ezkutuan gordez. Gaur, Osunako Dukeen eta haien seme-alaben erretratutik oso hurbil zintzilikatuta dago, urtean sei milioi bisitari baino gehiago jasotzen dituen zentro horretako areto batean.

San Adriango Markesaren erretratua.

San Adriango Markesaren erretratua, Nafarroako Museoaren jabetzakoa, Francisco de Goyaren beste 69 erretraturen alboan zintzilik dago jadanik Londresko National Gallery-n. Suaren aurkakoa eta deformatzen ez den kutxa berezi baten barnean bidaiatu du haraino, argi, isolamendu termiko, hezetasuna kontrolatzeko sistema eta esekitze pneumatikodunen baldintza bereziak zituen ibilgailu batean. Arte-lapurrak urruti izateko, erretratua, gainera, segurtasun-indarrek eskoltatu dute, Londresera egin beharreko ibilbidea ezkutuan gordez. Gaur, Osunako Dukeen eta haien seme-alaben erretratutik oso hurbil zintzilikatuta dago, urtean sei milioi bisitari baino gehiago jasotzen dituen zentro horretako areto batean.

San Adriango Markesaren erretratuak markesaren izaera eraginkortasun handiz deskribatzen du, oso ilustratua zen gizona, Leandro Fernández de Moratínen mezenasa eta Goyaren oso hurbilekoa. Francisco de Goya analista sozial garratza zen, eta irudi horietan berekin posatzen zutenen irudia gainditzen zuen, haren psikologia zorrotz erakutsiz. Erretratu honetan, gizon elegante bat ikus dezakegu, harroa, eta, aldi berean, atsegina, aurpegiko adierazkortasun handian ikusten denez; edertasun kromatikoa, arropen kalitateak azpimarratzen dira, gainera (galtzen belus horiak ia ukitu daitekeen ezaugarria du), bai eta oso ongi lortutako konposizioa ere.

Nafarroak emandako koadroa pintoreak egindako gorputz osoko erretratu berezienetako bat dela irizten da. Goyak 1804an egin zuen oihal gaineko olio-pintura da (232,3 x 149,5 zentimetro).


Koadroa eramaten.

Koadroa eramaten.

Mundu guztiko bilduma publiko eta pribatuetako 70 erretratu

Goyaren produkzio artistikoaren heren bat erretratuek osatzen dute, eta haietatik 150 baino gehiago kontserbatzen dira. Nolanahi ere, inoiz ez zen erakusketa bat egin Goyaren erretratuekin bakarrik, baina orain Londresko National Gallery-k lortu du hori egitea artistaren erretratuen ia erdia erakusgai jarriz.

Goya: The Portraits bildumak artistaren ibilbidea jarraitzen du hastapenetatik (Madrilgo Gortean) Karlos IV. erregearen ganberako pintore izendatu zuten arte eta Espainiako aristokraziaren erretratugile gogokoena bilakatu zen arte; Jose Bonaparteren erregealdi eta Fernando VII. errege bihurtu arte egindako denbora-tarte zailean osatutako ibilbidea ere egiten da, Frantzian, autoerbesteratuta, egindako azken lanekin amaitzeko.

Erakusketa honek Trafalgar Square-ra Goyaren 70 erretratu aipagarrienak eraman ditu, mundu guztiko bilduma publiko eta pribatuetakoak direnak. Haien artean, oso gutxitan lagatako batzuk daude, eta beste batzuk ez dira inoiz erakutsi modeloen beraien ondorengoen eskutan zeudelako.

Bildumari esker, Goyak bere erretratuetarako erabilitako teknikak ikus daitezke –tamaina naturalean egindako olio pinturak, kobrean egindako miniaturak edo kare beltz eta gorriz egindako marrazkiak– eta Goya erretratugilearen aurrerapen tekniko, estilistiko eta psikologikoan ere lehen aldiz sar daiteke.

Obrak National Gallery-ra ondorengo kolaboratzaile pribatu eta instituzionaletatik heldu dira: Sao Paulo, New York, Espainia, Mexiko edo Stockholm. Zehazki, Madrilgo Pradoko Museoak erakusketan hamar erretraturekin parte hartzen du.

Goyaren obra aipagarrienetako bat Albako dukesaren erretratu ikonikoa da (New Yorkeko Hispanic Society of America-rena da); bigarren aldiz atera da AEBtik, eta estreinakoz iritsi da Erresuma Batura. Bertan, Goyaren adiskide min eta mezenas zen dukesa agertzen da, majaz jantzita, lurrari harro seinalatuz, bertan "Solo Goya" hitzak grabatuta ageri baitira.

Pintoreari goranzko ibilbidean lagundu zioten beste mezenas batzuen presentzia ere nabarmentzen da; egoera horrek ganberako pintore bihurtzera eramaten du, Velazquezek 150 urte lehenago egin zuen moduan; mezenas horien artean daude, Floridablanca kondearen erretratua (Espainiako Bankua, Madril) eta Osunako dukeak eta haien seme-alabak (Pradoko Museo Nazionala, Madril).

"Luis de Borbon infantearen familia" erretratu kolektiboak ere (Magnani Rocca Foundation, Parma) bilduman parte hartzen du, Espainiako Gortetik erbesteratuta bizi zirela infantearen familiari egindako beste batzuekin batera.

Erakusketako beste obra batzuk dira: Valentín Bellvís de Moncada y Pizarro jauna (Villar Mir Kultur Funtsa, Madril), jendeari orain arte inoiz erakutsi gabeko koadroa, eta Benaventeko kondesa-dukesarena (Espainiako bilduma pribatu batekoa), oso gutxitan erakusgai jartzen dena. Gainera, Francisco de Saavedra Estatuko idazkariaren erretratua (Courtauld Gallery, Londres) lehen aldiz erakusgai dago duela 50 urtetik baino gehiagotik, haren adiskide eta ministro ere Gaspar Melchor de Jovellanosekin batera (Pradoko Museoa, Madril).

Nationalen jarri dira ere María Ignacia Álvarez de Toledoren erretratua, Altamirako kondesa eta haren alaba Maria Agustina, New Yorkeko Metropolitan Museum of Art –eko Lehman bildumatik inoiz atera ez dena, eta bilduma honetan bere senarrarenarekin, Altamirako kondea (Espainiako Bankua, Madril), nahiz semearenarekin, Manuel Osorio Manrique de Zúñiga (The Metropolitan Museum of Art, New York), elkartuko dena; azken horri garai hartako modako kolore gorrixkako arroparekin erretratatu zitzaion, Goyaren bisita-txartelaren puntan duen otzandutako mika batekin jolasean dabilela.

Zalantzarik gabe, aristokraziako erretratuetan lortzen zuen Goyak behaketarako zuen gaitasuna eta bere teknika paregabea ezin hobeto uztartzea; bere modeloen izaeraren alderdi asko azaleratzen zituen, modeloak edertzen ez zuten keinu eta begirada zorrotz batekin.

Karlos III.a ehiztariaren trajearekin obran (Arcoko Dukesaren Bilduma, Madril), erregea zutik dago, Velazquezek aurreko mendean Espainiako errege-familiari egindako ehizako erretratuetan zuzenean inspiratutako pose batean. Nolanahi ere, zaildutako aurpegi horren erretratu informala, zimur askorekin eta keinu ironiko bat eginez, Goyarena da soil-soilik, eta erregearen izaera argi eta garbi erakusten du; landua, natura eta bere jendea maite duena, eta "Karlos erregea baino lehen" esatea gogoko zuena.

Halaber, Fernando VII.aren erretratuan (Pradroko Museoa, Madril) Goyak errege harro honekiko zuen konfiantza eza ikus daiteke; errege horrek Kadizko Konstituzio liberala kendu eta Inkisizioa ezarri zuen berriz.

Erregetzaren erretratuen formaltasunarekin kontrajarriz, bildumak beste obra pertsonalago batzuk ere batzen ditu: haien artean teknika ezberdinekin egindako autoerretratuak, bai eta bere adiskide eta senideen irudiak ere: haren emazte Josefa Bayeu (Abelló Bilduma, Madril), Javier Goya semea (Metropolitan Museum of Art, bilduma pribatua; Zaragozako Arte Ederren museoa); eta Martín Zapater haren adiskide onena; azken horrekin, gainera, harreman epistolar luzea izan zuen. Antologia artistaren azken obra batekin ixten da: Mariano Goya haren biloba bakarraren erretratua (Meadows Museum, SMU, Dallas), 1828ko apirilaren 16an hil baino hilabete batzuk lehenago pintatu zuena.

National Galleryko zuzendari Gabriele Finaldik esan duenez: "Erakusketa hau artearen historiako pintore sakon eta zorrotzenetariko baten erretratuen taldekako ikuspegi osoena da. Goyaren begiradak kanpoko itxura gainditzen du gizakien ahuldade eta indarra, zentzugabekeria eta jakituria erakusteko".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa