(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakaria eta Ayerdi lehendakariordea Eskualdeen Batzordeko osoko bilkuran izango dira Bruselan ostirala, 2015.eko urriak 9


Datorren asteko astelehen eta asteartean Europako erakundeetako kideekin, europarlamentariekin eta beste eskualde batzuetako ordezkaritzekin bilduko dira


Uxue Barkos

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos.

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos eta Landa Garapeneko lehendakariorde Manu Ayerdi Bruselara joango dira datorren astean Europar Batasuneko Eskualdeen Batzordearen (CdR) 114.osoko bilkuran izateko. Osoko bilkura hori astelehenetik asteazkenera egingo da.

Agenda astelehen goizean hasiko da; hala, Barkos CdR osatzen duten talde politiko batzuen ordezkariekin biltzea aurreikusita du, eta hainbat lan-batzorde eta -taldetan Nafarroak izan dezakeen presentzia elkarrekin aztertzea.

Arratsaldean, Nafarroako Lehendakariak Eskualdeen Batzordeko Batzarraren irekieran parte hartuko du, eta eguna Txileko Enbaxadak egindako gonbidapenari erantzunez amaituko du, Latinoamerikan oinarritutako ekonomiarako lankidetza-klabean bilkura bat egiteko.

Batzordea eta Parlamentua

Astearte goizean, Barkos eta Ayerdi lehengo Eskualde Politikako arduradunarekin bilduko dira, Batzordeko goi-kargua eta gaur egun Batzordeko Lehendakaritzako aholkularia dena, Eneko Landaburu; hori guztia, 13:00erako Eskualdeen Batzordeak deitutako Espainiako eskualdeen ordezkaritzen lan-bazkarira joan baino lehen.

Arratsaldean, berriz, Barkos Lehendakariak eta Ayerdi lehendakariordeak Europar Batasuneko Eskualde Politikako Zuzendaritza Nagusiarekin biltzea aurreikusita dute, Nafarroari eragiten dioten zenbait gai nahiz programa jorratzeko. Bruselako agenda Europako Parlamentuko kideekin egindako arratsaldeko elkarrizketa batzuekin amaituko da, Nafarroak Bruselan duen ordezkaritza berritu eta indartuaren politikak eta zereginak koordinatzeko helburuarekin; Mikel Irujo da ordezkaritza horren titularra, eta Nafarroako ordezkaritzarekin izango da Europako hiriburuan dagoen bitartean.

Bestalde, Landa Garapeneko lehendakariorde Manu Ayerdik Bruselako ADITech enpresaren egoitza bisitatuko du astearte goizean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa