(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 30 eguneko beste epe bat irekiko du berehala suhiltzaileen oposizioan parte hartzeko ostirala, 2015.eko urriak 9


Horrenbestez, sindikatuek egindako eskaerari erantzuten zaio, enplegu publikoaren eskaintza horren plaza-kopurua hirukoiztu ondoren (10etik 30era)


Nafarroako Gobernuak suhiltzaileen oposizioen iragan ekaineko deialdia aldatzea ebatzi du, eskainitako plaza-kopurua hirukoiztuz (10etik 30era); hala, 30 eguneko beste epe bat irekiko du hautaketa-prozesu horretan parte hartzeko eskaera egiteko. Epe hori NAOak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen hori argitaratzen duenean irekiko da, hau da, urrian bertan.

Horrenbestez, funtzio publikoko sindikatuek egindako eskaerari erantzuten zaio; haren bidez, Suhiltzaileen Zerbitzuak egun duen benetako langile-gabeziari aurre egiteko eskainitako plaza-kopurua zabaltzeko eskatzen zen, eta oposizioan izena emateko beste epe bat irekitzea; izan ere, ekaineko hasierako deialdiko baldintzak nabarmen aldatu dira, bete beharreko lanpostu-kopurua hirukoiztean.

Funtzio Publikoak prestatutako ebazpen berriak zehazten duenez, enplegu publikoaren eskaintza honetan parte hartzeko epe berria orain irekitzen den arren, deialdi horretan eskatutako baldintzak (gidabaimenari buruzkoa salbu) 2015eko uztailaren 8an bete behar dira, hasierako deialdiaren azken epea dena. Gainera, behin-behineko kontratazioei buruzko aurreikuspena zuzentzen du hautaketa-prozesu horren kargurako, kontratazio-zerrendei lotutako xedapenak desagerraraziz.

Halaber, kalifikazioko epaimahaiaren kideak eguneratzen dira, Barneko Zuzendaritza Nagusiaren barneko karguen titularretan izandako aldaketekin bat etorriz. Epaimahaia honako hauek osatzen dute orain: Barneko zuzendari nagusi Victor Rubiok; Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendari Victor Rubiok; Suhiltzaileen ofizialorde Pedro María Zarok; langileen ordezkari batek eta Suhiltzaileen Zerbitzuko Gorputz Hezkuntzan lizentziaduna den Alfredo Fanlok.

Azkenik, hautaketa-prozesua gainditzen dutenek osatu beharreko prestakuntza-ikastaroari buruzko idatz-zatian testu berri bat sartzen da, Nafarroako Gobernuko suhiltzaile izendatu aurretik: Larrialdi eta Babes Zibileko Teknikariaren eta Osasun Larrialdietako Teknikariaren tituluei egindako erreferentziak kentzen dira.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa