(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak foru-eskubideen defentsa egin du Bruselan asteartea, 2015.eko urriak 13


Uxue Barkos autonomia erkidegoen ordezkaritzekin egindako lan-bazkarian izan da, Eskualdeen Batzordeko Batzarra atzo ireki ondoren


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos eta Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdi EBeko Eskualdeen Batzordeko Batzarraren irekiera-ekitaldian izan ziren atzo; bertan, eskualdeek Europako eraikuntzan zer paper betetzen duten azpimarratu zuten. Geroago, Txileko enbaxadako afarira joan ziren, eta enbaxadoreak egin zien harrera. Gaur goizean, Lehendakaria lehengo Eskualde Politikako arduradun, Batzordeko goi-kargu eta egun Batzordearen Lehendakaritzako aholkulari Eneko Landabururekin bildu da. Ondoren, autonomia erkidegoetako ordezkaritzen lan-bazkarira joatea aurreikusita du. Ayerdi lehendakariordeak Belgikako hiriburuko ADITech enpresaren egoitza bisitatu du gaur goizean.

Bruselako Txileren Enbaxadan egindako afaria

Bruselako Txileren Enbaxadan egindako afarian izandako ordezkariak. ( irudia handitu )

"Nafarroa Europa da, eta bere historiak, mendez mende, Erreinu modura Europako eraikuntzaren historiarekin batera egiten du aurrera, bere eskubide historikoek egiten duten moduan: Europan komunak diren kontzeptuetatik bereizgarri denaren aitortza, nafarrok belaunaldiz belaunaldi zaintzen jakin dugun horren aitortza, hain zuzen; horregatik, ez dut ulertzen zergatik ireki den foru-eskubideen gaineko eztabaida faltsu hori. Eskubide horien egikaritzearen historia jardute arduratsu eta solidario baten adierazpide baino ez da izan, nire egunerokoan defendatu eta sakondu nahi dudana".

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek esan ditu hitz horiek autonomia erkidegoetako ordezkarien aurrean, Eskualdeen Batzordearen osoko bilkuran parte hartzeko Bruselara joandako Nafarroako ordezkaritzak izan duen lan-bazkarian.

Gai-zerrendan Murtziako autonomia erkidegoko lehendakari Pedro Antonio Sánchez Lópezek egindako ongietorria ageri zen, Murtzia, Nafarroa eta Extremadurako lehendakarien agerraldiak, bai eta Eskualdeen Batzordeko Mahaiko postuak banatzea eta beste gai interesgarri batzuk ere. Bertaratutakoen artean, ondorengo autonomia erkidegoetako ordezkariak zeuden: Andaluzia, Asturias, Balear Uharteak, Kanariak, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Extremadura, Galizia, Errioxa, Madril, Murtzia eta Euskal Autonomia Erkidegoa.

"Europa hura osatzen duten herriak dira: toki-erakundeak, estatu azpiko erakundeak, eskualdeak, autonomia erkidegoak, länder… errealitate honen zati dira; izan ere, gure esku dago, halaber, gure herritarren ongizate eta zoriontasuna –esan du Uxue Barkosek–. Eskualdeen Batzordean lana eta ekarpenak egitea, lankidetzan aritzea Europa honen eraikuntzan gure hondar-alea jartzea da kontinenteari hainbesteko bake eta egonkortasuna ekarri diona, egiteko askoa dagoela ahaztu gabe".

"Nafarroatik –erantsi du Lehendakariak– hori dela apustua uste dugu, eta anbizio handia izan behar dugu eman diguten eginkizunetik harago. Beste batzuek lan egingo duten ustearen utzikeri edo erosotasunean ez gara erori behar. Itunek zeregin bat eman digute, eta erantzukizun bat Europako eraikuntzan. Betebehar baten modura ulertzen dugu hau, eta europarrak izaki, egunero erakutsi behar dugu, gure lan nahiz ahaleginarekin, hemen, Eskualdeen Batzordean. Nafarroako Lehendakari izanik, Batzorde honekiko nire konpromiso irmoa helarazi nahi dizuet, eta Europaren alde lan egiteko borondatea. Europa oso zehatz bati buruz ari naiz: dibertsitate aberastasuna bihurtzen duena eta elkartasuna nahiz justizia oinarrizko eskubide".

Bere agerraldiaren beste une batean, Uxue Barkosek honako hau esan du: "Sinetsi behar dugu Batzorde honen zereginak kontsulta hutsekoa baino gehiago izan behar duela, Batzorde honek `eskualdearen egitatearen´ ahotsa ozenago egiteko balio duela, "askotariko egitate" izateagatik erakundeen aurrean, eta sinetsi behar dugu guk, Foru Komunitate batek, Europa honi asko emateko betebeharra eta gaitasuna dugula. Zer-nolako tamaina dugun badakigu, zer muga ditugun, baina egia da ere, duela urte asko politika nahiz pentsalariek errealismo posibilistaren aurrean men egin izan balute, gaur egun ez ginela hemen izango, Bruselan, Europako eskualde eta tokiko egitate guztia ia batzen duen batzarrean".


barkos

Lehendakaria, Txileko enbaxadorearekin. ( irudia handitu )

EBeko Eskualdeen Batzordea

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos eta Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdi Bruselan dira atzo, astelehena, EBeko Eskualdeen Batzordeko Batzarraren irekiera-ekitaldia izan zela-eta; bertan, eskualdeek Europako eraikuntzan zer paper betetzen duten azpimarratu zuten.

Eskualdeen Batzordera iristean, Barkos Lehendakariak haiek Europaren eraikuntzan betetzen duten zeregina nabarmendu zuen, eta Nafarroarako foro hauetan egoteak zer garrantzi duen.

Goizean zehar, Uxue Barkos Eskualdeen Batzordean zeuden talde politikoetako ordezkari batzuekin bildu zen.

Geroago, Txileko Enbaxadan egindako afarira joan ziren, eta han Carlos Appelgren Balbontin enbaxadoreak egin zien harrera.

Afarian, zenbait gai interesgarri aztertu ziren izan daitezkeen aldebiko inbertsio eta harremanei begira, helburu nahiz emaitza ekonomikoa izan ditzaketenak, esaterako: energia eolikoa (Txile hogei parke eoliko garatzen ari da gaur egun), unibertsitateen arteko harremanak edo etorkizuneko bisita instituzionalak.

Txileko Enbaxadako afarira joan ziren, Barkos Lehendakariarekin eta Ayerdi lehendakariordearekin batera: Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkari Mikel Irujo; PPko europarlamentari nafar eta Gai Ekonomiko eta Diru Gaietarako batzordeko lehendakariorde Pablo Zalba; Euro-Latinoamerikako Parlamentuko Batzarreko ordezkaritzako lehendakari Ramon Jauregui, eta ordezkaritza horren kide ere eta komunitate andetar herrialdeekiko harremanetarako lehendakariorde Izaskun Bilbao (PNV-EAJ).

Agenda

Gainera, gaur goizean, Lehendakaria lehengo Eskualde Politikako arduradun, Batzordeko goi-kargu eta egun Batzordearen Lehendakaritzako aholkulari Eneko Landabururekin bildu da.

Bestalde, Ayerdi lehendakariordeak Belgikako hiriburuko ADITech enpresaren egoitza bisitatu du.

Arratsalde honetarako, Nafarroako ordezkaritzak Europako Batzordeko Eskualde Politikako Zuzendaritza Nagusiarekin biltzea aurreikusita du Nafarroari eragiten dioten gai nahiz programak jorratzeko; hala, Bruselako agenda Europako Parlamentuko kideekin egindako arratsaldeko zenbait bilerekin amaituko da; azken horien helburua Nafarroak Bruselan duen ordezkaritza berritu eta indartuaren politika eta zereginak koordinatzea da, bai eta bertako titular Mikel Irujorenak ere.

Argazkiak: Delmi Álvarez. Nafarroako Gobernurako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa