(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2,5 milioi euroko gastua baimendu du Sarrigurengo ikastetxea zabaltzeko asteazkena, 2015.eko urriak 14


Egiteke dagoen azken fasea da, Lehen Hezkuntzako ikasleentzako instalazioei dagokiena


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 2,5 milioi euroko gastua baimendu du Sarrigurengo ikastetxe publikoko obren B faseari ekiteko; fase horren barnean, Lehen Hezkuntzari dagozkion espazio nahiz instalazioak sartzen dira bereziki. Hornidura berriak 2016/2017 ikasturtean funtzionamenduan jartzea espero da.

Sarrigurengo ikastetxea

Sarrigurengo ikastetxe publikoa.

Nafarroako Gobernuak 2,5 milioi euroko gastua baimendu du Sarrigurengo ikastetxe publikoko obren B faseari ekiteko; fase horren barnean, Lehen Hezkuntzari dagozkion espazio nahiz instalazioak sartzen dira bereziki. Hornidura berriak 2016/2017 ikasturtean funtzionamenduan jartzea espero da.

Sarrigurenek Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko bat zuen, 2009an eraikia eta 2010ean zabaldua, 980 lagunentzako lekuarekin. Ikasturte honetan eta hurrengoetan ikasle-kopurua asko haziko zela ikusita, zentroa handitzea erabaki zen, 3 eta 12 urte arteko beste 675 ikaslerentzako lekua izango zuena.

Hiru jarduketa-eremutan proposatu zen proiektua. Bitan (A eta C faseak), obrak 2015eko lehen seihilekoan egin dira, 2 milioi euroko aurrekontuarekin, eta instalazioak martxan daude jadanik.

Orain ekingo zaion B fasean, Lehen Hezkuntzako 16 ikasgela izango dituen behe eta lehen solairuko eraikin bat egingo da, bai eta musika, hizkuntz, informatika eta erabilera anitzeko berariazko beste ikasgela batzuk ere. Instalazioak liburutegi, bulego eta zerbitzu-arloekin (biltegia, komunak...) osatuko dira.

Baimendutako gastutik, 100.000 euro aurtengo aurrekontuarekin finantzatzea aurreikusten da, eta 2,4 milioi, 2016ko aurrekontuaren kargura.

Jadanik eginda dauden bi jarduketa

A fasearen barnean, Haur Hezkuntzako bederatzi ikasgela sartu dira eta psikomotrizitateko beste bat, gimnasioa hari lotutako gelekin (biltegia eta aldagelak) eta administrazioko espazioak (irakasleen gela, idazkaritza…). Aurreikusitako aurrekontua 1.603.921 euro da, eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako Departamentuak finantzatu du.

Bestalde, "C" eremua jantokiko instalazioei dagokie (jantokia bera, sukaldea, biltegia eta langileentzako aldagelak). Hornidura horretarako kostua 404.682 euro da, kopuru horretatik 354.682 euro obrari berari dagozkio, eta 50.000 euro sukaldeko ekipamenduari. "C" eremuko kostua Eguesibarreko Udalak bere gain hartu du. Xede horrekin, udalak eta Hezkuntzako Departamentuak hitzarmena sinatu zuten bere garaian.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa