(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Osasunari kontu-ikuskaritza eta bideragarritasun-plan bat hiru hilabetetan aurkezteko eskatu dio asteazkena, 2015.eko urriak 14


Foru Gobernuak erabaki bat onartu du eta, haren bidez, klubaren zorra berregituratzeko legearen egikaritzea osatzen da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki bat onartu du eta, haren arabera, Osasunaren zorra berregituratzeko legearen egikaritzea zehazten nahiz xehatzen da honako gai hauei dagokienez: ordainketen egutegia eta zor ziren zenbatekoak kontabilizatzea, klubeko kontrol ekonomikoko batzordea eta kontu-ikuskaritzaren edukia eta erakundeak aurkeztu beharko duen bideragarritasun-plana; horretarako, laurogeita hamar eguneko epea finkatzen du, gehienez ere.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki bat onartu du eta, haren arabera, Osasunaren zorra berregituratzeko legearen egikaritzea zehazten nahiz xehatzen da honako gai hauei dagokienez: ordainketen egutegia eta zor ziren zenbatekoak kontabilizatzea, klubeko kontrol ekonomikoko batzordea eta kontu-ikuskaritzaren edukia eta erakundeak aurkeztu beharko duen bideragarritasun-plana; horretarako, laurogeita hamar eguneko epea finkatzen du, gehienez ere.

Horrenbestez, 26/2014 Foru Legearen barneko zenbait gai zehazten dira, aurreko Nafarroako Gobernuak lege honi buruz hartutako erabakietan garatu ez zirenak; egoera horrek aipatutako araua osorik egikaritzea zailtzen zuen, Foru Gobernuak dioenez.

Erabaki horrek aurreikusitako zorraren atzerapenak eta ordainketen egutegia nola kontabilizatuko diren zehazten ditu. Alde horretatik, bi espediente irekitzea aurreikusten da. Haietako bat, 9,7 milioi eurokoa, Osasunaren zerga-zorraren (52,8 milioi) eta bere ondasunen tasazioaren (43 milioi) arteko aldeari buruzkoa da. Bestalde, 10,8 milioi euroko bigarren espedientea Osasunaren ondasunek beste batzuekin duten kargei dagokiena da; karga horiek Nafarroako Gobernuaren abala dute eta, beraz, klubak ordainketak egiten ez baditu, Foru Ogasunari jasanaraziko zitzaion. Espediente horietako bakoitzak tratamendu ezberdina du berandutzako interesei, atzerapenaren iraungitzeari eta abarri dagokienez.

Kontu-ikuskaritza eta bideragarritasun-plana

Erabakiak, halaber, kontu-ikuskaritzak eta bideragarritasun-planak bete beharreko baldintzak eta edukia ere zehazten ditu, legeak aurreikusitakoak. Bi kasuetarako, aurkezteko laurogeita hamar eguneko gehieneko epea jartzen da Gobernuaren erabakia jakinarazten denetik kontatzen hasita.

Kontu-ikuskaritzak 2005-2014 aldia hartuko du, eta Kontabilitate eta Kontu Ikuskaritza Institutuko Kontu Ikuskaritzen Erregistro Ofizialean inskribatutako kontu-ikuskari batek egin beharko du. Txostenak kontabilitate eta finantzako alderdiak aztertzeaz gain, antolamendu juridikoaren betearazpenari lotutako alderdiak ere aztertu behar ditu, ez betearazteak eta haien ondorioak kuantifikatuz. Gainera, irregulartasunak eragozteko klubean ezarri beharreko jardueren proposamenak egin beharko ditu.

Bestalde, klubaren bideragarritasun-planak honako gai hauek hartu beharko ditu barnean, esaterako: enpresa-proiektu bat, giza baliabideen eta baliabide teknikoen plan eragile bat, marketin plan bat, finantza-plan bat edo errentagarritasun finantzario, ekonomiko eta ondarearen azterketa, inbertsioak eta bere finantzaketa nahiz egoera fiskala.

Beste zenbait alderdi

Erabakiak legean ezarritako beste gai batzuk ere garatzen ditu. Hala, Foru Administrazioko ordezkariak klubaren Kontrol Ekonomikorako Batzordean izango dituen zeregin nahiz eskumenak zehazten ditu; haren helburu nagusia Osasunak zerga-betebeharrak betetzen dituela egiaztatzea da.

Gainera, zorraren berregituratze-legetik ondorioztatutako betebehar guztien betearazpena kontrolatzeko (ondare, finantza eta zerga zorrak, txostenak entregatzea…), Departamentuan administrazioko unitate bat izendatuko da klubarekin solaskide-lanak egiteko.

Azkenik, erabakiak Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari esleitzen dizkio Sadar eta Taxoareko instalazioak; ordainean emanda jasotako gainerako ondasunak, berriz, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuari esleituta jarraitzen dute, haien helburua zein den erabakitzen den artean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa