(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

José Luis Echechipía organo-jotzaileak eta Barañaingo abesbatzak ‘Durufléren Requiem’-a interpretatuko dute larunbat honetan, Beran
osteguna, 2015.eko urriak 15


Asteburuko kultur eskaintza Tafallan eta Valtierran egingo diren antzezlan eta txotxongiloekin osatuko da


José Luis Echechipía organo-jotzaileak eta Barañaingo abesbatzak –Amaia Larráyoz sopranoaren, José Antonio Hoyos baritonoaren eta Irati Goñi biolontxelo-jotzailearen partaidetzarekin– ‘Durufléren Requiem’-a interpretatuko dute larunbat honetan, hilak 17, Berako San Juan Estebango elizan, Organo Musika zikloaren barnean. Kontzertua 20:00etan hasiko da eta, sarrera, doan, aretoa betetzen den arte.

XIX. mendearen amaieran, Gabriel Fauré-k nagusi zen Requiem tragiko, beldurgarri eta mehatzailearen ideia bakarrarekin hautsi zuen. Baina "Dies Irae"-k "Lux eterna"-ri bidea ematen dio, eta musika bakez eta otoitz sakonez betetzen da.

Maurice Duruflé frantsesak ere ideia horri berari forma eman zion, eta Requiem-en bere meza 1947an amaitu zuen. Orkestra handirako bere bertsio bikainak (lau tronpa, zelesta, perkusioa, organoa, bi bakarlari, bi musikari haize-instrumenturekin, harizkoak eta abesbatza) "sonoritate gizatiarregiak" sortu zituen egilearen aburuz; horrek organo eta abesbatzarako bertsioa idaztera eraman zuen, mezzo-sopranoa, baritonoa eta biolontxeloa bakarlariak izanik, egileak bilatzen zuen estetika espiritualetik askoz hurbilago zegoena, eta Berako kontzertuan proposatuko dena.

Hildakoen mezaren gai gregorianoetan oinarrituta, Réquiem honek garapen orijinalak ditu, baina sonoritate harrigarri nahiz probokatzaileei ez die uko egiten; aldi berean, entzuten ari den jendearen ulermen nahiz bihotzari konektatuta segitzen dute.

Tafalla eta Valtierra

Nafarroako Gobernuko asteburuko kultur eskaintza, Jirabiran zikloaren bidez, Tafallako kultur zentroan, 20:30ean egingo den "Bancarrota" obrarekin, eta igandean, Valtierran, 16:30etik aurrera izango den "Donde anida el pájaro azul" lanarekin osatuko da.

"Bancarrota" Carlo Goldoniren testu baten gainean Alvaro Lizarrondo iruindarrak egindako bertsioa da. Goldoni Artearen Komedia izenekoaren egile ospetsuenetariko bat da. Obra Veneziako San Samuel antzokian estreinatu zen 1741eko inauterietan, nahiz eta 2015era arte ez den gaztelaniaz eta Espainian antzeztu. 2015eko Gayarre Saria eskuratu du.

Gaurkotasun handia duen istorio hau "Acrónica Producciones" konpainiak taularatu du, Bernues anaiek (David, Iñigo, Mikel eta Daniel) 2010ean sortutako ekoiztetxeak. Bestalde, Fabio Mangolini aktore, zuzendari, egile eta pedagogo italiarra Artearen Komedian eta mozorroaren teknikan espezialista da. Italiako Operaren Eskolako lehendakari eta zuzendari artistikoa izan zen, eta 2012. urtetik aurrera, ATER-Formazione Fundazioko Administrazio Kontseiluko kide da.

Bestalde, Valtierran eta 3 eta 4,5 euro artean, Colectivo Humo konpainiak antzerki bisual bat proposatzen du, paperezko txotxongiloekin, argi beltz, itzal eta pinturarekin, den-dena zuzenean. Zuriz dagoen espaziotik mikroorganismo txiki eta jolastiak sortzen doaz eta, haien artean, haize leun baten laguntzarekin, paperezko bi izaki sortuko dira: Rocco eta Eyla. Roccok harrapatzen duen guztia irensten du, ez da inoiz asetzen. Txori urdina bakarrik ezin du ehizatu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa