(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alzheimer eta beste dementzia batzuk dituzten pazienteen zaintzaileentzako tailerretan parte hartzeko epea zabaldu da osteguna, 2015.eko urriak 15


Pazienteen Eskolak datozen egunetarako doako hiru tailer antolatu ditu, Iruña, Tutera eta Baztanen, azken hori euskaraz


Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak, Pazienteen Eskolaren bidez, Alzheimer eta beste dementzia batzuk dituzten pazienteen zaintzaileentzako hiru tailer antolatu ditu. Iruña, Tutera eta Elizondon (Baztan) egingo dira datozen egunotan, eta bertan izena emateko epea zabalik dago jadanik.

Lau saioko tailerrak dira, bi ordu irauten dute, eta lehenengoa Tuteran egingo da, datorren asteartetik, hilak 20, aurrera. Ondorengo saioak urriaren 22, 27 eta 29an izango dira, haiek guztiak 17:30etik 19:30era, Tutera Mendebaldeko osasun-zentroan.

Iruñeko tailerra urriaren 22 eta 29an eta azaroaren 4 eta 12an egingo da, ordutegi berarekin (17:30-19:30), Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko ikasgelan (Leire kalea, 15).

Aurreikusitako azken tailerra Baztangoa izango da, Elizondoko osasun-zentroan, eta euskaraz emango da ondorengo data eta ordutegietan: azaroak 4, 11, 16 eta 19an, 16:30etik 18:30era.

Doan parte har daiteke, eta dementziak dituzten pertsonak (Alzheimer-a, adibidez) era ohikoan zaintzen dituzten pertsonentzat dira. Bertan parte hartzeko, beharrezkoa da izena honako toki hauetan ematea: 848 42 19 54 telefono-zenbakira deituz (08:00etatik 15:00etara) edo www.escueladepacientes.navarra.es webgunean.

Tailerrak

Saioen edukia honako honetan oinarritzen da: alde batetik, dementziak, nahasmendu kognitiboak eta jokabidezko nahasmenduak dituzten pertsonak nola zaindu, eta bestetik, zaintzaileen beraien beharrak aztertuko dira. Metodologiaren barnean sartzen dira, esperientziak partekatzea, hitzaldiak nahiz mahai-inguruak, kasuen azterketa, ariketak… Zenbait alderdi talde txikitan landuko dira, eta beste batzuk, ikasgela guztiak esku hartuz.

Irakasleen taldeak "Eskolako irakasle laguntzaileen taldeak", osasuneko 9 profesionalez osatutakoa (7 erizaintzakoak eta 2 gizarte-lanekoak), eta 9 paziente adituk osatzen dituzte, haiek guztiak xede horretarako prestatuta daudenak.

Pazienteen Eskola

Tailerrak Nafarroako Pazienteen Eskolako jarduera bat dira, aurtengo martxoan sortu zen jadanik osasun-zentro publikoetan (osasun-zentroetan bereziki) 1988tik egiten diren osasuna sustatzeko ekintzak antolatu eta osatze aldera.

Haien helburua, gaixotasun kroniko bat diagnostikatzean sortzen diren beharrak aztertzea da, pazienteak nahiz haren senideek ahalik eta autozainketa-, osasun- eta ongizate-maila handiena izan dezaten. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Osasuna Sustatzeko Atalak koordinatzen du, eta bertan Lehen Mailako Arretako paziente eta profesionalen elkarteek laguntzen dute.

Tailerrekin batera, Pazienteen Eskolak online bidezko ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak eta topaketak egin nahi ditu, beste ekintza batzuen artean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa