(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gizarteratzeko errenta berrikusten hasiko da, horretarako bi lan-talde tekniko eratuz osteguna, 2015.eko urriak 15


Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzako profesionalek, oinarrizko gizarte-zerbitzuetako teknikariek eta gizarte-erakundeetako ordezkariek osatzen dute


Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzak parte hartzeko metodologia bat abian jarri du gizarteratzeko egungo errenta berrikusteko; zeregin horretarako, bi talde tekniko independente eratu dira, eta haiek, alde batetik, prestazio hori behar duten pertsonen egoera aztertuko dute, eta bestetik, indarrean dagoen araudian sartu beharreko hobetzeko alderdiak edo, beharrezkoa balitz, erregulazio berri batean.

Gogora ekarri behar da, egungo legealdirako Programa Akordioan jasotako konpromisoen artean, honako hau bermatzea dagoela: legealdiko lehen sei hilabeteetan, pertsona guztiek gutxieneko diru-sarrera bat jasotzea oinarrizko errenta bat ezarriz. Konpromiso horrek, Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzaren arabera, gizarteratzeko egungo errenta berrikustea esan nahi du, bai eta erabilitako kudeaketa-prozedurak berrikustea ere.

Aurreikusitako bi lan-taldeetatik, lehenengoa ostiral honetan bilduko da, estreinakoz. Oinarrizko gizarte-zerbitzuetako zortzi profesionalek (entitate horiek banatzen diren zazpi arloetako koordinatzaileek proposatuta) eta Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzako beste hiruk osatzen dute. Indarrean dagoen araudia berrikusteaz gain, talde horrek hobetzeko proposamenak egingo ditu kudeaketako prozesu nahiz prozeduretan.

Bigarren taldea astelehenean hasiko da lanean, eta gizarte-erakundeetako zazpi pertsonek (bost pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren aurkako sareak proposatuta, eta hiru Caritasek, Gurutze Gorriak eta Oinarrizko Errentaren Plataformak proposatuta) nahiz Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzako hiru profesionalek osatzen dute.

Bi taldeen lana azaroaren erdialderako amaituko da, araudia aldatzeko proposamenei dagokienez. Nolanahi ere, haien lanak epe horretatik aurrera jarraituko du, araudiaren aldaketei jarraipena egin eta ebaluatzeko; horrenbestez, legealdiaren amaieran, beharrezko aldaketak egin ahalko dira haien funtzionamenduari buruzko ebaluazio zehatza egin ondoren.

Talde mistoa, laneko plana eta hartzaileak

Bestalde, bi taldeek, beren lanak baterako talde misto bati igorriko dizkiote (gizarte-zerbitzuetako bi ordezkari eta gizarte-erakundeetako beste bi), eta bertan Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta beste administrazio batzuetatik etorritako adituak izango dira (bi eta lau artean). Gainera, Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzako Errealitate Sozialaren Behatokiko profesionalak hartuko ditu.

Talde honen lanak abenduko lehen hamabostaldian amaituko dira; hala, talde parlamentariei hil horretan bertan indarrean dagoen araua aldatzeko proposamena helarazi ahalko zaie. Halaber, talde horrek azkenean gauzatutako aldaketen jarraipenarekin nahiz ebaluatzeko lanarekin segituko du ondoren.

Hori guztia oinarrizko gizarte-zerbitzuetako profesionalekin egindako lan-plan batekin osatuko da, zerbitzu horietako profesionalen eta Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzako profesionalen artean esperientziak eta balorazioak trukatzeko mintegien bidez. Plan hori prozesuen eta prozeduren hobekuntzan oinarritzen da, administrazioek laguntza horiek behar dituzten pertsonei emandako erantzuna bizkorra, arina eta erraza izan dadin. Plan hori hasi da jadanik, sartu beharreko hobetzeko elementuen informazioa lehen aldiz jasoz. Urria eta azaroa bitartean, zenbait mintegi egingo dira.

Azkenik, eta elementu berritzaile modura, parte hartzeko prozesua gizarteratzeko errentaren hartzaileak dituen bi eztabaida-talderekin osatutako, bata Iruñean, eta bestea, Tuteran (azaroan egingo dira). Talde horiei esker, prestazio horren onuradun diren pertsonek zer iritzi eta behar dituzten jakin ahalko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa