(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitaleguneko 100 erditzetatik 13,7 zesarea bidez egiten dira, Espainiako sare publikoko indize txikienetako bat ostirala, 2015.eko urriak 16


Dominguez kontseilariak Obstetriziaren eta erditzeetan dauden konplikazioen gaineko jardunaldi batzuk inauguratuko ditu gaur arratsaldean


Nafarroako Ospitalegunean artatutako 100 erditzetatik 13,7 bakarrik egiten dira zesarea bidez, hau da, Espainiako sare publiko guztiko indize txikienetarikoa da, OMEak emandako gomendioen azpitik (15eko zifra ezartzen zuen).

Nafarroako Ospitaleguneko Obstetrizia eta Ginekologiako Zerbitzuburu Ricardo Ezcurraren aburuz, indize txiki horretan bi faktorek eragiten dute bereziki: emakumeak artatzeko zentroetan, haurdunaldien kontrola nahiz jarraipenean laguntza-kalitate handiko jaio aurreko unitateak egotea; bestalde, profesionalek, fakultatiboek eta emaginek egindako lana, guardiako langileek egindakoa batez ere, konplikazioak dituzten erditze-egoeretan.

Haietatik, garrantzitsuena gertatzen da, hainbat arrazoirengatik haurra ez dagoenean erditzeko prest, eta egoera hori da, hain zuzen, zesarea egiteko bi arrazoi nagusietako bat. Bestea, erditzeko unean umekia behar bezalako posturan ez datorrenean gertatzen da, "ipurdiz" datorrenean, alegia. Oro har, konplikazio arruntena, behar baino lehen erditzea da (haurdunaldiaren 37. astea bete baino lehen).

Nafarroako Ospitalegunea, erditze goiztiarrak saihesteko eta "ipurdiz" ez etortzeko tekniketan aitzindaria

Aipatu beharra dago Nafarroako Ospitalegunea erditzeko garaian dauden azken bi egoera horiek tratatzen eta prebenitzen aitzindaria dela. Zehazki, umea "ipurdiz" datorren kasuan, Obstetrizia eta Ginekologiako zerbitzuak duela 10 urtetik "kanpo bertsioa" maniobra aplikatzen du era sistematikoan, hau da, umekiari buelta ematen dio, erditzeko garaian postura egokia izan dezan.

Erditze goiztiarraren mehatxua duten kasuei dagokienez, Nafarroako Ospitaleguneak duela 15 urtetik baino gehiagotik umetokiaren premiazko zerklajearen teknika erabiltzen du, hau da, umetoki-lepoa ixten du zinta berezi baten bidez behar baino lehen dilatatu ez dadin. 1999 eta 2013 artean, 54 zerklaje egin ziren, haietatik 11 biki-haurdunaldietan, eta haurdunaldia 60 egunez luzatu zen, hots, haurraren bi hilabete irabazi ziren amaren sabelean; horrek biziraupena nabarmen igo eta erditze goiztiarraren ondorioak murriztu zituen.

Guztira, 2014an Nafarroako ospitalegunean 4.186 erditze izan ziren (4.317 jaioberri), haietako gehienak anestesia epiduralarekin. 500etan baino ez zen anestesia hori eman, erditzea berehalakoa zelako, emakumeak ez zuelako nahi edo medikuek hala aginduta.

Haietatik, 48 muturreko erditze goiztiarrak izan ziren: 34 kasutan, jaioberriak 1.000 eta 1.500 gramo arteko pisua zuen, eta haietatik bat hil egin zen; eta 14, 500 eta 999 gramo artekoak (sei hil egin ziren).

Obstetrizia eta Ginekologiako jardunaldiak

Erditzeko unean sor daitezkeen konplikazioak eta haien aurrean zer egin, gai horiek dira, hain zuzen, Nafarroako Ospitaleguneak gaur, ostirala, hilak 15, eta bihar, hilak 16, antolatutako jardunaldien ardatzak.

Obstetrizia eta Ginekologiako Nafarroa, EAE, Errioxa eta Aragoiko 70 espezialista inguru batuko dituen saio horiek (hizlariak eta partaideak kontuan hartuz) Osasuneko kontseilari Fernando Domínguezek inauguratuko ditu gaur arratsaldean, eta Nafarroako Ospitaleguneko Obstetrizia eta Ginekologiako buru Ricardo Ezcurrak egingo du aurkezpena.

Aztertuko diren gaien artean, honako hauek aipatu behar dira: hainbat egoeratako tokolisia (botiken bidez umetokiko uzkurdurak kentzea); garaiz aurreko erditzearen mehatxuak; erditzera behartzea; erditze ondorengo hemorragiak prebenitzea…Gainera, zenbait mahai-inguru antolatuko dira, eta Zaragozako Miguel Servet ospitaleko Sergio Castan maisuak emandako hitzaldi bat. Jardunaldiak Nafarroako Ospitaleguneko Perinatologiako Atalburu Isabel Martinez Monterorekin amaituko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa