Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gobernuak goi-karguen aitorpenak argitaratzeari buruzko eztabaida parlamentarioa sustatuko du
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuko webguneak Gobernu berriko kideen ondare-aitorpenak argitaratuko ditu gaurtik aurrera; hala, gardentasunari buruzko foru-araua epearen barnean beteko du eta, laster, gainerako goi-karguenak jasoko dira bertan.
Gobernuko bilkura baten irudia.
Nafarroako Gobernuko webguneak Gobernu berriko kideen ondare-aitorpenak argitaratuko ditu gaurtik aurrera; hala, gardentasunari buruzko foru-araua epearen barnean beteko du eta, laster, gainerako goi-karguenak jasoko dira bertan.
Hala ezagutarazi dute gaur, prentsaurrekoan, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari Mª José Beaumontek eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo kontseilariak.
Ekainaren 21eko Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko 11/2012 Foru Legeak ezartzen duenez, kargu berriek beren ordainsari, jarduera eta ondasunen datuak aurkeztu beharko dituzte Jardueren gaineko Erregistroan eta Ondare Ondasun nahiz Eskubideen Erregistroan; horretarako, izendatzen direnetik, bi hilabeteko epea ematen zaie. Gobernu berriko arduradunek baldintza hori epearen barnean bete dute. Nolanahi ere, datuak ez dira gaur arte argitaratu, Erregistroak emandako informazioa berrikusi eta egiaztatu behar baitu.
Gainera, Gobernu Irekiaren atarian, aurreko legealdietako goi-karguei lotutako datuak agertzen dira, gardentasunari buruzko legea ere betez. Gogora ekarri behar da, joandako Gobernuetako goi-karguek aipatutako aitorpena kargua utzi eta bi hilabeteko epean aurkezteko betebeharra dutela.
Nolanahi ere, arauak ez du erabakitzen, alde batetik, goi-karguek Interneten aitorpenak argitaratzeko zer epe duten, eta bestetik, goi-kargu ohiei lotutako informazioak zenbat denboran egon behar diren sarean ikusgai. Arrazoi hori tarteko, Nafarroako Gobernuak eztabaida parlamentario bat sustatuko du kasu horietan zuzendu beharreko epe nahiz betekizunak zehazteko asmoz.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen