(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Refbio, Navarrabiomed buru duen ikerketako mugaz gaindiko sarea, jardunbide egokien eredu Bruselan

astelehena, 2015.eko urriak 19


2012an sortua, Pirinioetako bi aldeetako komunitateetako erakundeek osatzen dute, osasun-alorreko lankidetza sustatzeko asmoz


Mugaz gaindiko ikerketa-sarea, Refbio, jardunbide egoki modura aurkeztu da Bruselan. ( irudia handitu )

Refbio, Pirinioetako Ikerketa Biomedikoaren Mugaz gaindiko Sarea nazioarteko lankidetzako jardunbide egoki modura aurkeztu da berriki, Bruselan. Ekitaldia hilaren 14an egin zen, hiri eta eskualdeen XIII. Europako Astea ospatzen zela-eta.

Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioa buru duen sarea 2012an sortu zen, eta Espainia nahiz Frantziako zenbait entitate batzen ditu, honako helburu honekin: alde batetik, Pirinioetako bi aldeetako osasun-zientzien lankidetza sustatzea, eta bestetik, osasunerako alor garrantzitsuetan ikerketa biomedikoa bultzatzea; horrekin batera, ospitale, ikerketa-zentro eta unibertsitateen arteko harremana nahiz lotura hobetzen laguntzea.

Ehun bat pertsona bertan zirela, haien artean Europako Batzordeko eta zenbait eskualdetako ordezkariak zeuden, Navarrabiomed-eko kudeaketa-zuzendari berri Marisol Fragosok Refbiok bere ibilbidearen lehen bi urte eta erdian erdietsitako mugarri eta emaitzak ezagutarazi zituen; 18 ikerketa-proiektu martxan jarri dira, eta 2.000 ikertzailek parte hartu dute. Gainera bere agerraldian, haren garapeneko bigarren fasean jorratuko dituzten berrikuntza nahiz erronka batzuk zein izango diren aurreratu zuen.

Topaketan, gainera, osasun-alorreko Europako beste sei ekimenen berri eman zen.

Refbioren bigarren fasea

Gaur egun, Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioa Refbioren jarraipenerako proposamenaren buru da, eta azken horren lana lankidetza sustatzea da, horretarako, proiektuak bultzatuz eta enpresa nahiz klusterretarako (entitateen taldea) I+Geko berrikuntza, gardentasun eta emaitzen ustiapenaren alde eginez.

Datozen urteotan, sarearen jarduera-ardatza Akitania aldera zabalduko da, Osasuna Santé klusterra barnean sartuz; azken horrek 160 entitate ditu enpresak, laborategiak eta ikerketa-zentro bat kontuan hartuta. Kluster hori barnean hartuz, Akitaniako eskualdearen eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Mugaz Gaindiko Lankidetza Hitzarmenaren barneko harremanak areagotuko dira.

Aurreikusitako beste berrikuntzetako bat ezagutza-transferentziaren lan-sorta berri bat abian jartzea izango da. Teknologia-zentroek eta enpresek lanbideko jardunbide egokiak jasoko dituzte, bai eta teknologia biomedikoaren baliozkotasun-programak ere.

Finantzaketa-arloko jarduerei dagokienez, Navarrabiomed-MSF buru izango duen I+G+B proiektuei laguntzeko deialdi bat abiaraztea jasotzen da, zentro parte-hartzaileetako profesionalentzat.

Guztira, Refbio-n Pirinio arteko isurialdeko 6 eskualdeetako 9 ikerketa-zentrok parte hartuko dute:


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa