(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak okupatutako pertsonentzako 4.200 plaza inguru eskaintzen ditu lanbide-gaitasuneko 256 ikastarotan astelehena, 2015.eko urriak 19


Zerrenda enpleo.navarra.es atarian eta formacción.info app-ean kontsulta daiteke


langilea

Eskaintzaren barnean lau ikastaro-mota sartzen dira.

Nafarroako Gobernuak pertsona okupatuentzako bereziki eta langabeentzako prestakuntza-eskaintza argitaratu du www.empleo.navarra.es enplegu-atarian formaccion.info aplikazioaren bidez. 4.164 plazetarako gaitasuneko 356 ekintza dira, ehuneko ehun diruz lagunduta daude eta 1.729.126 euroko kostua dute.

Prestakuntza hori 26 zentroren bidez emango da, eta beren izen-emateko prozesu propioak garatuko dituzte. Guztira, prestakuntzako 11.680 ordu emango dira 6 eta 270 ordu arteko ikastaroetan, abenduaren 31 arte. Plazen % 60 bereziki aktibo dauden pertsonentzat dira, eta % 40, langabeentzat. Gastuaz Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa (SEPE) arduratzen da, eta azken horrek enpresa eta langileen kotizazioetatik datozen funtsak banatzen ditu.

Ikastaro guztiak 4 tipologiaren arabera banatzen dira: sektore arteko gaitasuna, ekonomia soziala, autonomoak eta profesionaltasun-ziurtagiriak.

Lehenengoak (sektore artekoa) parte-hartzaileen enplegugarritasuna garatzen utziko duten trebeziak, ezagutzak, edukiak eta tresna eskuratzea bilatzen du, oro har, zein sektoretan dauden kontuan hartu gabe. Guztira, tipologia horretarako 15 zentrori 195 ikastaro eman zaizkie (3.148 ikaslerentzat), 1,14 milioi euroan.

Bigarren tipologia langile autonomoentzat da: 11 ikastaro 275 ikaslerentzat, eta 99.825 euroan. Hirugarren lerroa ekonomia sozialera bideratu da berariaz: 19 ikastaro ANELen, 236 ikaslerentzat, 74.176 euroan.

Azkenik, 4. tipologia profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera bideratuta dago. Aurten, araututako lanbideak dituzten langileentzako ikastaroak lehenetsi dira, sozio-sanitarioa, adibidez: 9 zentrok 31 ikastaro emango dituzte, 540 ikaslerentzako gaitasunarekin eta 410.320 euroko kostuarekin.

26 prestakuntza-zentro

Enplegurako prestakuntzaren estatuko araudi berria betez egindako lehenengo deialdia izan da, norgehiagoka osokoa. Aurrez, 1. planera (sektore artekoa), Nafarroako sindikatu eta enpresa-erakunde adierazgarrienak baino ezin ziren aurkeztu (UGT, CCOO eta CEN).

Araudi berriarekin, zentro guztiek dute aukera. Guztira, maila horretan 15 prestakuntza-zentroren partaidetza onartu da:

ANET, Nafarroako Industria Elkartea, Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera Ofiziala, Irudi eta Soinuaren Irakaskuntza Zentroa SL (CTL), Nafarroako Gurutze Gorriko Prestakuntza Zentroa, Tafallako Informatika Zentroa S.L., CLEN College SL, Marketin Kluba, Nafarroako Enpresarien Konfederazioa – prestakuntza-zentro modura akreditatu dena-, FOREM Navarra, Eraikuntzako Lan Fundazioa, IFES, Rodoia 2000 SL, Iruñeko Salestarrak eta Prestakuntza nahiz Enplegu Sistema.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa