(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako enpresek Garapen Teknologikorako Zentroko I+G+Bko laguntzen % 5 lortu dute asteartea, 2015.eko urriak 20


Ayerdi lehendakariordea Ekonomia Ministerioaren mende dagoen erakunde horretako laguntza-programei buruzko jardunaldi batean izan da


Ayerdi kontseilaria, CDTIren zuzendariarekin.

Ayerdi kontseilariak eta Francisco Marinek Foru Gobernuaren eta CDTIren arteko lankidetza-hitzarmena eguneratu dute I+G+B sustatzeko. ( irudia handitu )

Nafarroako enpresek 26 milioi euro lortu dute Industriako Garapen Teknologikorako Zentroko (CDTI) bere I+G+B finantzatzeko; erakunde hori Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren mende dago, eta Espainiako enpresen berrikuntza nahiz garapen teknologikoa errazten ditu.

Aurtengo urtarrila-iraila arteko aldiari dagokionez, CDTIk Espainia guztirako hitzartutako finantzaketaren % 5 da, Nafarroak Espainiako BPGd-ean (% 1,7) duen partaidetza baino zifra askoz handiagoa edo Espainiako I+G guztian (% 2,4) duen garrantzia baino handiagoa.

Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik eta CDTIko zuzendari nagusi Francisco Marinek datu horiek ezagutarazi dituzte Iruñean egindako jardunaldiaren inaugurazioan ("Enpresako I+G+Bren finantzaketa: CDTIren 2015eko Laguntza eta Programa Berriak"). Ehun bat enpresaburu izan dira bertan, haien artean, Bodegas Ochoa, Frenos Iruña, Laboratorios Ojer Pharma eta Orbital Aeroespace-ko ordezkariak. Honako hauei buruz hausnartu dute: enpresa txiki eta ertainetako berrikuntzaren kudeaketa, berrikuntza nahiz nazioartekotzearen arteko harremana eta laguntza publikoak zer eginkizun duen enpresako I+G+B suspertzeko.

Francisco Marinek inaugurazioan azpimarratu du Fou Komunitatea zer-nolako lana egiten ari den I+G+Bko proiektuak garatzeko. Izan ere, 2015eko datuen arabera, CDTItik finantzaketa gehien jasotzen due seigarren autonomia erkidegoa da.

Gainera, 2010-2014 aldian zehar, CDTIk Nafarroako enpresen I+G+Bko proiektuak 234 milioi eurorekin finantzatu ditu. Erakunde horren finantzaketa Euriborreko tasa finko bateko maileguekin antolatzen da itzuli behar ez den % 30 arteko zati batekin, proiektuaren eta enpresa onuradunaren ezaugarrien arabera.

2010-2014 aldi berean, Nafarroako Gobernuak itzuli behar ez diren 72,4 milioiko laguntza eman du. 2015ean, lerro horretarako Gobernuaren aurrekontua 10,1 milioi euro da; 2014an, 7,7 milioi euro egikaritu zen.


Mahai-ingurua, Nafarroako Gobernuko Berrikuntza Zerbitzuko zuzendaria bertan dela

Mahai-ingurua, Nafarroako Gobernu, Bodegas Ochoa, Frenos Iruña, Laboratorios Ojer Pharma eta Orbital Aeroespace-ren ordezkariak bertan direla. ( irudia handitu )

2015ean elkarrekin finantzatzeko laguntzak

Jardunaldi hau dela-eta, Gobernuak eta CDTIk lan-plan berri bat sinatu dute Foru Komunitate honetako I+G+B sustatzeko. Akordio horren helburuak dira: informazioa trukatzea, elkarrenganako aholkularitza, bi erakundeek emandako laguntzen bikoiztasuna saihestea eta I+G+B proiektuak erakartzeko sistemak, besteak beste.

Bi arduradunek nabarmendu dute, enpresako I+G+B sustatzeko erakundeen arteko lankidetzan zer harreman ona dagoen erakunde honen eta Nafarroako Gobernuaren artean.

Bestalde, Ayerdi lehendakariordeak aurreratu duenez, Foru Gobernuko I+G+B proiektuak egiteko enpresei laguntzak emateko hurrengo deialdian, elkarrekin finantzatzeko sistemak prestatuko dira eta, haiei esker, enpresek proiektu berarako finantzaketa-iturri bat baino gehiago izan ahalko dute.

Lehendakariordeak esan du berriz, Gobernuak zerga-kenkariei eutsiko diela I+G+B-gatik, eta beste zenbait laguntzari ere (teknologoak kontratatzea, ikerketa-taldeak edo Espainiako edo Europako deialdietan egotea). Halaber, adierazi du bere taldeak Zientzia eta Teknologia Plan bat egingo duela 2016an.

1.700 milioi, enpresa berritzaileetarako

Bere agerraldian, Francisco Marinek CDTIk, sortu zenetik (1977), betetzen duen lan garrantzitsua azpimarratu du enpresa berritzaileei babesa emateko. "Azken 38 urteotan, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren mende dagoen Zentro horrek I+G+B proiektuak finantzatzeko 20.000 milioi euro baino gehiago mugiarazi du, eta handik 13.000 emandako finantzaketa zuzenari dagokio; gainerakoa, 7.190 milioi, Espainiako erakundeek nazioarteko programetan parte hartzeagatik (EBeko Programa Markoa, Europako Espazio Agentzia-ESA eta Instalazio Zientifiko Handiak) lortutako itzulkinak eskuratzetik dator.

CDTIren zuzendari nagusia ziur dago "aurten Zentroak 1.700 milioi euro mugiaraziko dituela Espainiako I+G+Brako: 1.000 milioi zuzeneko laguntzen bidez eta 700 nazioarteko itzulkinetatik, hau da, 2014an baino % 24 gehiago, Espainian berrikuntza sustatzeko egiten ari den ahalegin garrantzitsuaren adierazgarri".

2015ean egindako hobekuntzak

Francisco Marínek azpimarratu du etengabeko hobekuntza filosofia egokia dela enpresa berritzaileei emandako finantzaketatik harago doan laguntza integrala lortzeko, eta erakunde horren arintasun nahiz malgutasuna hobetzeko aurten hartutako neurri batzuk zehaztu ditu. "Enpresek aurkeztutako proiektuak kudeatzeko izapideak arintzeko konpromiso irmoa dugu. Hala, Berrikuntzako Zuzeneko Lerroan enpresei hilabetean erantzuten diegu, eta I+G proiektuetan, izapidetzeko epea 45 egunetan murriztu dugu. Bestalde, malgutasun-neurri modura, bermeak minorizatzeko sistema bat ere sartu dugu bikain modura kalifikatutako proiektuetarako eta enpresa txiki eta ertainek garatutakoak direnak".

2016rako itxaropenak

Francisco Marínek uste du etorkizun hurbilean CDTIk bere ekintza-eremua zabaldu behar duela "jarduera osagarrietara eta balio erantsi handia dutenak, ideia eta merkatu-nitxo berriak arakatzea ekarriko dutenak eta oraindik bertan behar besteko presentzia ez duguna".

Zehazki, konpainien enpresa aurreko etapaz hitz egin du eta, beraz, eskaintza nahiz eskaera teknologikoen eta ekimenen arteko lotura sustatu beharko da, hazi kapitaleko ibilgailu berriak esaterako, 2016an martxan izango direnak.

Nazioartekotze-arloan, Kanpo Sarea betetzen ari den lan garrantzitsua ere azpimarratu du (28 herrialdetan presente dago), eta merkatu berrietan sartzeko mekanismo modura balio behar du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa