(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak Hitzarmena erantzukizun eta elkartasuneko tresna modura defendatu du Madrilen asteartea, 2015.eko urriak 20


Errealitate anitza eta askotarikoa ordezkatzen duen Gobernuak Nafarroan eragindako aldaketa azpimarratu du, bai eta bizikidetzaren alde egindako apustua ere


Transcripción textual del video

Barkos Lehendakariak Madrilgo Europa Press-en Gosarietan esku hartu du gaur goizean, eta bertan Hitzarmen Ekonomikoa "erantzukizun eta elkartasuneko tresna baten" modura definitu du, eta haren indarraldia nahiz gaurkotasuna defendatu ditu. Lehendakariaren aburuz, Hitzarmen Legearen garapena "funtsezko elementua da autogobernuaren garapenean, eta buru naizen Foru Gobernu hau Hitzarmen Lege horrekin erabat konprometituta dago". Hari buruz esan du, Europako eskualdeko partaidetzazko eredu bat dela.

Uxue Barkosek gogora ekarri duenez, Nafarroako estatuko kargei egindako ekarpena Nafarroako BPGd-ak kopuru guztiari ehuneko 1,6ko indizea aplikatuz egiten da, "gure biztanleriari lotutako 1,4ko indizea aplikatu beharrean". Gainera, "krisi-urteetan, Nafarroak Estatuari egindako ekarpena ehuneko 20 igo da; 2008an, 490 milioi ziren, eta 590 aurten", hau da, Nafarroako aurrekontuen % 18. "Eta are gehiago- azaldu du Lehendakariak: onartu gabeko karga orokorren artean, Nafarroak , nire Gobernuaren iritziz, onartu behar ez zituenak daude, Estatuko zor guztien interesei buruzkoa, esaterako".

Barkos Lehendakaria Europa Press-en Gosarietan

Barkos Lehendakaria Europa Press-en Gosarietan. ( irudia handitu )

Barkos Lehendakariak Madrilgo Europa Press-en Gosarietan esku hartu du gaur goizean, eta bertan Hitzarmen Ekonomikoa "erantzukizun eta elkartasuneko tresna baten" modura definitu du, eta haren indarraldia nahiz gaurkotasuna defendatu ditu. Lehendakariaren aburuz, Hitzarmen Legearen garapena "funtsezko elementua da autogobernuaren garapenean, eta buru naizen Foru Gobernu hau Hitzarmen Lege horrekin erabat konprometituta dago". Hari buruz esan du, Europako eskualdeko partaidetzazko eredu bat dela.

Bestalde, Nafarroaren errealitate anitza eta askotarikoa ordezkatzen duen Gobernu honek Nafarroan eragin duen aldaketa azpimarratu du, eta aldaketa horren helburua bizikidetzaren normaltasuna finkatzea dela.

Uxue Barkosek gogora ekarri duenez, Nafarroak estatuko kargei egindako ekarpena Nafarroako BPGd-ak kopuru guztiari ehuneko 1,6ko indizea aplikatuz egiten da, "gure biztanleriari lotutako 1,4ko indizea aplikatu beharrean". Gainera, "krisi-urteetan, Nafarroak Estatuari egindako ekarpena ehuneko 20 igo da; 2008an, 490 milioi ziren, eta 590 aurten", hau da, Nafarroako aurrekontuen % 18. "Eta are gehiago- azaldu du Lehendakariak: onartu gabeko karga orokorren artean, Nafarroak, nire Gobernuaren iritziz, onartu behar ez zituenak daude, Estatuko zor guztien interesei buruzkoa, esaterako".

Ardatz atlantikoan, Akitania eta Euskal Autonomia Erkidegoarekin euroeskualdearen bidez lan egiteko erabakia erakutsi ondoren, Barkos Lehendakariak ziurtatu du bere Gobernuak "Nafarroa Europako definizio politikoan kokatzea bilatzen duela ere, ondoen definitzen eta ekarpen gehien egin dezakegun arloetan oinarrituz, hau da, gure indarguneetan, gure sektore estrategikoak diren energia berriztagarri, nekazaritza, osasun eta hezkuntzan, hain zuzen".

Bere agerraldian, Uxue Barkosek ziurtatu du ere, bere gobernuaren lehen helburu estrategikoa "Nafarroa talentu onena erakartzeko lurralde bihurtzea dela hezkuntzan eta osasun-alorrean lan egiteko".


Madrilgo Europa Press-en gosariak

Uxue Barkosen agerraldira bertaratutakoak. ( irudia handitu )

Aldaketaren Gobernua

Bere agerraldiaren hasieran, Barkos Lehendakariak baieztatu du Nafarroan oraingoan aldatu dena gehiengoen arteko oreka dela, "eta, hala, azken hauteskundetan hautetsontziek utzi ziguten mandatua aldaketaren gobernu batena da".

Uxue Barkosen iritziz, "Gobernu honek Nafarroaren errealitate anitza eta askotarikoa ordezkatzen du, hamarkadetan zehar isilarazita eta ezkutatuta izan dena Estatuko gainerako lekuen begietara", Alde horretatik, "duela mende askotatik Nafarroak duen konplexutasun aberatsa" nabarmendu du, "eta gaur, bizi-baldintzen nahiz herritarren iritzien bidez elkarrekin bizitzeko ahalegina egin behar dugu handik bere bertute eta aukera onenak ateratzeko. Hori da, beraz, buru naizen Gobernu honen helburu nagusia: Nafarroako bizikidetza normaltasunez finkatzeko gobernua izatea".

Uxue Barkosek garatutako beste kapitulu bat krisiaren aurrean dauden aukerei buruzkoa da. Haren ustez, egungo egoeran "Nafarroak aniztasunaren bere profila aberastasun-gordailu bihurtu behar du etorkizunari aurre egiteko"; izan ere, adierazi duenez, "mundu-mailan abangoardiakoak diren sektore estrategikoak ditugu –energia berriztagarriak edo nekazaritzako elikagaien sektorea–, eta nazioarteko merkatu guztietan industria-markaren identitate bat sortzeko gaitasuna izan behar dute".

"Nafarroa talentu onena erakartzeko lurralde bihurtzea hezkuntzan nahiz osasunean lan egiteko; horixe da, hain zuzen, nire Gobernuaren lehen helburu estrategikoa", esan du aurrerago Lehendakariak. Hark adierazi duenez, "lehen urratsak egin dira mugitzen den kokaleku eta ingurunean gure ekonomiaren garapen hobea bermatzeko". Alde horretatik, aurreratu du Foru Komunitateak "hilabete honetan bertan Euskal Autonomia Erkidegoarekin eta Akitaniarekin partekatutako euroeskualdean berriz sartzeko prozesuari ekingo diola", eta Euskal Autonomia Erkidegoarekin hasitako elkarrizketa gogora ekarri du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa