Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Bilkura horretako gai nagusia Nafarroa euroeskualdean sartzeko akordioa lortzea izango da
Bertizko Jauregia.
Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos eta Akitaniako lehendakari Alain Rousset Bertizko Jaurerriko Jauregian (Bertizarana) bilduko dira, ostiral honetan. Foru Komunitatean iragan uztailean legealdi berriari ekin zitzaionetik bi eskualdeek egiten duen lehenengo bilera izango da.
Barkos Lehendakariak alboko komunitateetako agintari gorenekin egindako hirugarren erakunde arteko bilkura da, Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakari Iñigo Urkullurekin (irailak 25, Iruña) eta Aragoiko presidente Javier Lambásekin (urriak 2, Tutera) elkartu ondoren.
Rousset-ekin egindako bilkuraren gai nagusia asteazken honetan Nafarroako Gobernuak Akitania-Euskadi euroeskualdean berriz sartzeko eskaera egiteko onartutako akordioa izango da; Nafarroa euroeskualde horren sortzaile izan zen ere 1992an eta, bazkide, 2000. urtera arte. Bilkura hori Bertizko Parke Naturalean egingo da, Foru Komunitateko iparraldeko erakargarritasun natural nagusietako batean, eta Akitaniako eskualdeko turista asko erakartzen duena.
Topaketa instituzional hau 15:00etan hasiko da, eta euroeskualdearen gaiaz gain, beste batzuk jorratuko dira: erakundeen eta lurralde-mailako lankidetza, Akitaniak Pirinioetako Lan Elkartean hartuko duen bi urteko presidentetza; Nafarroak eta Akitaniak azken urteotan izandako aldebiko harremanak; eta unibertsitate nahiz enpresa-berrikuntzan lankidetza zehatzetarako proposamenak.
Bertizko Jauregia
Bertizko Jauregia etxetzar dotore barroko bat da, XVIII. mendekoa, eta Bertizko Jaurerriko eraikin nagusia da, parke naturaleko erdigunean eta Red Natura 2000 Europako Kontserbazio Bereziko Gune; 2.040 hektarea ditu, Bertizarana ibarrean dago (Nafarroako ipar-ekialdea), eta Baztanetik oso hurbil, Baztan-Bidasoa ibaiarekin muga eginez. Haren inguruan, 3,4 hektareatako lorategi bereziak daude, munduko kontinente guztietako espeziez osatutakoa.
Finka eta eraikina Nafarroako Gobernuarenak dira, Ciga familiak dohaintzan emanda. 1984an, ingurua Parke Natural izendatu zuten. Bertan, hainbat ekintza egiten dira ingumenari lotura: bisitak, txangoak, topaketak, erakusketak...
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen