(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Iruñeko hiltegia Salinasko goi-lautadara eramatea baimendu du osteguna, 2015.eko urriak 22


Instalazioko sustatzaileek beste kokaleku batzuk aztertzeko Foru Gobernuak egindako proposamena baztertu du


Behiak

Gobernuak hiltegia babesteko baldintzak berriz aztertu ditu.

Nafarroako Gobernuak Iruñeko egungo hiltegia (La Protectora S.A. merkataritza-sozietatea da jabea) Salinasko goi-lautadara (Galar) eramatea onartu du, Protectora de Carnes S.L. (Proteca) sozietateak sustatutako instalazio berri batzuetan. Sozietate horretan, Nafarroako hiriburuko hiltegiko titularrak gehiengo partaidetza du.

Erabakia hartu da Garapen Ekonomikorako eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko departamentuen abokatuek egindako txostenak eta txosten teknikoak ezagutu ondoren. Haiek guztiek proiektuaren izapidearen legezkotasuna agerian uzten dute, eta indarrean dagoen araudiari ingurumenaren aldetik nola egokitzen zaion. Hori guztia, hiltegi berriko sustatzaileak Nafarroako Gobernuak egindako gonbita ukatu ondoren, hau da, kokaleku berriak azter zitzala; azken horietarako, proposamen batzuk jaso ziren foru-geografiako hainbat puntutan tokiko erakundeekin lortutako akordioaren bidez.

Nafarroako Gobernuaren ustez, herritarrak enpresa pribatuko ekimen horren aurka egoteak beste kokaleku bat bilatzera behartzen zuen, bideragarria eta proiekturako kostu gehigarririk ez zuena, eta Gobernuak Foru Komunitatean sortuko diren enpresa-inbertsio berrietarako nahi duen lurralde-antolaketan ondoen sartzen dena; nolanahi ere, merkataritza-sozietate horrek bere instalazioak Galarren sustatzeko duen eskubidea onartzen du, bere proiektuak aplikatu beharreko araudia betetzen baitu.

Nafarroako Gobernuak Salinasko hiltegia babesteko baldintza berriak

Gogoratu behar da aurreko legealdian Nafarroako Gobernuak Salinasko hiltegirako integratutako ingurumen-baimena ematea erabaki zuen. Halere, baldintza berriak finkatu ditu orain Gobernuak enpresa-ekimen hori babesteko; abeltzaintza eta elikaduraren sektorerako estrategiko izateari uzten dio, eta horri buruz egindako azterketetatik ondorioztatzen denez, Iruñeko instalazioa itxi izan balitz ere, Nafarroako gainerako hiltegiek bermatuko zuten, alde batetik, animaliak hiltzeko ahalmena, eta bestetik, behar besteko banaketa sektoreko egungo eskaera-bolumenari erantzuteko.

Gainera, Gobernuak Salinasko hiltegiaren proiektua Sodena bere sozietate publikotik ateratzea erabaki du instalazio berriak abian jartzen direnean (urtebeteko epean, gutxi gorabehera). Protecako partaidetza % 20 da.

Sodenaren presentziak Gobernuari merkataritza-sozietateko Administrazio Kontseiluan izatea bermatzen dio, helburu hirukoitzarekin baliatuko duen posizioa:

- instalazio berriak ahalik eta bizkorren abiarazten sustatzea, ikusirik Iruñeko egungo hiltegiko jarduera zer ingurumen-baldintza eskasetan egiten den.

- instalazio berrietarako onartutako negozio-plana betetzen dela zaintzea, bolumenari jarraipena ematea mugatuta dagoena (merkatuko kuota) eta hiriburuan gaur egun hiltzen den ganadu-motaren baldintzak izanik (txerriak hil gabe).

- Galarko goi-lautadari lotutako tokiko eragileekin jarraipen-batzorde bat sustatzea, enpresa-jarduera horren garapena gardena izan dadin eta, hala, kaltetutako biztanleak une oro informatuta egoteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa