(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskararen ahozkotasuna indartzeko “Solaskide” programa ikasgeletara itzuliko da bi urtez etenda egon ondoren ostirala, 2015.eko urriak 23


Hogei ikastetxetako 1.500 bat ikaslek parte hartuko dute


Urriaren 26tik abenduaren 22ra egingo da euskararen ahozkotasuna indartzeko "Solaskide" programaren beste edizio bat. Programa hori ikasgeletara itzuliko da aurten 2002 eta 2012 urteen artean egindako lehen etapa baten ondoren, 2013 eta 2014an etenda egon zena. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailan eta Batxilergoko 1.an egingo da jarduera bereziki, eta hogei zentrotako 76 ikasle-taldek parte hartuko dute, 1.500 ikaslek, guztira.

"Solaskide" programaren helburua mintzameneko jarduerak indartzea da, eta ikasleak hizkuntz ezagutzako ziurtagiriak lortzeko prestatzea, Nafarroako Gobernuko euskararen gaitasun agiriaren titulua (EGA), adibidez. Ikasleen komunikazio-gaitasunak areagotu nahi dira, mintzamenaren garapena bereziki. Hezkuntza Departamentuak adierazi duenez, ahozkotasuna lantzea funtsezkoa da hizkuntzaren murgiltze ereduetan, ikasleek hitz egitean erregistro ezberdinak erabili ahal ditzan: formala, ez formala eta informala, eta haietako batzuk ezohikoak dira ikasgelako irakaskuntza-ikaskuntzako giro akademikoan. Gainera, hala, beste hizkuntz erreferentzia batzuk eskaintzen zaizkio ikaslea dagoen hizkuntz harremanen testuinguruaren arabera, zenbaitetan euskararen presentzia ez dena behar bezain adierazgarria komunikatzeko beharrei aurre egiteko.

Sei saio antolatu dira, astean behin, eta ikasle-talde bakoitza bitan banatzen da; horrenbestez, ikasle batzuk euskara-irakaslearekin daude, eta beste ikasleez kontratatutako espezialista arduratzen da. Ikastetxeko Euskara eta Literatura departamentuak talde bakoitzarekin landuko den helburua finkatzen du hezkuntza-mailaren eta ereduaren arabera, euskaraz irakastekoa dena edo euskaraz irakastekoa ikasgai modura.

Programa Euskaraz kooperatiba-entitateari esleitu zaio 22.790 euroan, enpresen arteko norgehiagokan egindako laguntza teknikoko kontratu baten bidez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa