(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak sozietate publikoetako zuzendari-kudeatzaileen ordainsari aldakorrak kendu ditu ostirala, 2015.eko urriak 23


Gobernuko kideei uztailetik jadanik aplikatutako neurriarekin 307.000 euro aurreztuko da urtean


 CPENren logoa.

CPEN 12 sozietate publikok osatzen dute gaur egun.

Nafarroako Gobernuak irizpide berriak finkatu ditu Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoan (CPEN) sartutako 12 sozietateen zuzendari-kudeatzaileei ordainsariak emateko. Alde batetik, helburuei lotutako ordainsari aldakorra kendu du, % 15 eta % 50eko soldata-igoerak ekartzen zituena; eta bestetik, 2.750 eta 8.250 euro arteko soldata-igoerak (kopuru gordina, urtean) aplikatu dizkie enpresa horietako 8 kudeatzaileri, konplexutasun handienekoak direnak.

Gobernuaren erabaki horrek soldata-kostuetan kalkulatutako eraginaren ondorioz (asteazkeneko bilkuran hartutako erabakia), 307.000 euro inguruko aurrezten da urtean.

Horrenbestez, Uxue Barkos Lehendakari duen Gobernuak sozietate publikoei ere kargupeko ordainsari bakarraren irizpidea aplikatzen die. Gogoratuko denez, uztailean Gobernuak uko egin zion Gobernuko kideek eta Administrazioko goi-karguek sozietate publikoetako administrazio-kontseiluen barnean izateagatik jasotako konpentsazio-osagarriari; hala, 260.000 euro aurreztu ziren.

Sozietate publikoetako zuzendaritzako kideen ordainsariak

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoko (CPEN) sozietate publikoetako ordainsariei dagokienez, Gobernuak sozietate publikoko zuzendari-kudeatzaile baten urteko soldata gordinari eusten dio, hau da, 55.000 euro urtean (D motako sozietateak).

Oinarri hori areagotzen da kudeatu beharreko enpresa publikoaren konplexutasuna gero eta handiagoa denean. C motako sozietateetarako, oinarrizko soldata 2.750 euroan igotzen da, 57.750 eurotik 60.500 eurora (% 10eko osagarria); B motakoetarako, 5.500 euroan, 66.000tik 71.500 eurora (% 30eko osagarria); eta A motakoetarako, 8.250 euro, 77.000 eurotik 85.250 eurora (% 55eko osagarria). Ataleko zuzendariorde edo zuzendariaren urteko oinarrizko soldata gordinak dagokion zuzendari-kudeatzailearen soldata gordinaren % 90erainokoa izan ahalko du.

Hartutako erabakiak 2011ko urrian egindakoa ondoriorik gabe uzten du; orduan, 14 enpresa publikoetako zuzendari-kudeatzaile eta zuzendaritzako kideen ordainsari-irizpideak ezarri ziren (oinarrizko soldata enpresa-mailaren arabera eta helburuen araberako osagarria). Urte hartan Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuak idatzitako txostenaren arabera, aurreko egoerarekiko soldata-murrizketa % 40raino iristen zen kasu batzuetan.

Sozietateen sailkapena

"A" motako sozietateak

- Corporación Pública Empresarial de Navarra (CPEN) (Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa)

- Sociedad de Desarrollo de Navarra, S.L (SODENA) (Nafarroako Garapen Sozietatea, S.L)

- Navarra de Infraestructuras de Cultura, Deporte y Ocio (NICDO) (Kultura, Kirola eta Aisialdiko Azpiegituten Nafarroako Sozietatea)

"B" motako sozietateak

- Navarra de Suelo y Vivienda, S.A (NASUVINSA) (Lurzoruaren eta Etxebizitzaren Nafarroako Sozietatea, S.A)

- Trabajos Catastrales (TRACASA) (Katastroko Lanak)

"C" motako sozietateak

- Navarra de Infraestructuras Locales, S.A. (NILSA) (Tokiko Azpiegituren Nafarroako Sozietatea, S.A.)

- Instituto Navarro de Tecnologías e Infraestructuras Agroalimentarias (INTIA) (Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Nafarroako Institutua)

- Gestión Ambiental de Navarra (GAN) (Nafarroako Ingurumenaren Kudeaketa)

- Navarra de Servicios y Tecnologías (NASERTIC) (Nafarroako Zerbitzuen eta Teknologien Sozietatea)

- Centro Europeo de Empresas e Innovación de Navarra (CEIN) (Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroa)

"D" motako sozietateak

- Ciudad Agroalimentaria de Tudela, S.L (CAT) (Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hiria, S.L)

- Centro Navarro de Autoaprendizaje de Idiomas, S.A. (CNAI) (Hizkuntzen Autoikaskuntzako Nafarroako Zentroa, S.A.).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa