(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Etxean piztutako sute batean hiltzeko arriskua 65 urtetik aurrera biderkatu egiten da astelehena, 2015.eko urriak 26


Beaumont kontseilariak kolektibo horren segurtasunean oinarritutako Suteak Prebenitzeko Astea inauguratu du gaur goizean


65 urteko pertsona batek batez bestekoak baino probabilitate bikoitza du etxeko sute batean hiltzeko, eta arrisku hori hirugatik biderkatzen da 75 urtetik gorako adinekoen kasuan, eta laugatik, 85 urte baditu. Hala jakinarazi da Suteak Prebenitzeko Astearen hirugarren edizioko lehen hitzaldian; aurten, adinekoen segurtasunean oinarritzen da, eta gaur goizean inauguratu du Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari Mª José Beaumontek.

Nafarroako Unibertsitateak Babes Zibilaren Zerbitzuko langile teknikariekin lankidetzan egindako azterketa batek hautemandako arrisku hori saihesteko (suhiltzaileek eta inguruko beste zenbait herrialdek egindako esku-hartzeen azterketarekin bat dator), Suteak Prebenitzeko Asteak gomendioak eta autobabeserako neurriak emango dizkie adinekoei eta kolektibo horri lotutako beste eragile batzuei, esaterako: egoitzetako arduradunak, gizarte-zerbitzuetako profesionalak edo etxez etxeko arretako langileak. Nolanahi ere, sute baten ondorioz pertsona bat hiltzen den era honetako gertakariak ez dira ohikoak, eta kasu gutxitan gertatzen dira.

Beste neurri batzuen artean, etxebizitzako instalazioa elektrikoa, berokuntza-sistema eta tximiniak behar bezala mantentzea aholkatzen da, bai eta su-ontziak ez erabiltzea ere. Emandako beste gomendio bat zartaginak zaintzea da sutan ditugunean, edo plantxa nahiz beroa ematen duten beste tresna batzuk ere sare elektrikoari konektatuta daudenean.

Etxebizitzaren eta arriskutsuak izan daitezkeen tokien garbiketa ere garrantzitsua da, ke-kanpaina, esaterako, bertan koipea pilatzen baita. Arrazoi hori dela-eta, komeni da, halaber, iragazkiak sarritan aldatu edo garbitzea zartagin batek su hartzen duenean kanpaiak berak su har ez dezan.

Barneko Zuzendaritza Nagusiak eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak Foru Komunitatean antolatutako Suteak Prebenitzeko Astea Mapfre Fundazioak eta Suhiltzaile Teknikarien Elkarte Profesionalak (APTB) sustatutako ekimena da. Oraingoan, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako Unibertsitateak eta Iruñeko Miserikordia Etxeak ere lagundu dute.

Nafarroako Gobernuaren asmoa adinekoentzako prebentzio-plan bat garatzea da, eta haren barnean kolektibo horretarako neurrira egindako ekintzak sartuko dira. Hala, tartean dauden eragile guztien artean, elkarrizketa nahiz ideien trukea erraztu nahi dira.

Astearen programa

Aipatu denez, gaur goizean Beaumont kontseilariak Suteak Prebenitzeko Astearen hirugarren edizioa inauguratu du. Iruñeko Miserikordia Etxean egindako ekitaldian parte hartu dute ere: Barneko zuzendari nagusi Agustin Gastaminzak; Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari-kudeatzaile Ines Francesek; Nafarroako Mapfreren lurralde-zuzendari Jesus Garridok; Suhiltzaile Teknikarien Elkarte Profesionaleko ordezkari Javier Elorzak; eta Miserikordia Etxeko lehendakariorde Michel Iturraldek. Jarraian, adineko eta erretiratuen klubetako nahiz eguneko zentroetako arduradunentzat lehen hitzaldia eman da.

Bihar, asteartea, urriak 27, leku horretan bertan eta 11:30etik 13:30era, adinekoen egoitzako eta babestutako etxebizitzen sustatzaileentzako hitzaldia izango da. Oraingoan, egoitzetako eraikinek izan beharreko ezaugarriak azpimarratuko dira, eta azpiegitura horiek zer arazo izan ditzaketen suhiltzailek esku hartu beharko balute ere.

Asteazkenean, urriak 28, bi hitzaldi emango dira. Lehenengoa, 10:00etatik 12:00etara, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Haginen Eraikinean, teknologiak berriak adinekoen arriskuen prebentzioan nola aplikatu aztertuko da. Bigarrenean, 12:00etatik 14:00etara, Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolan, eraikinen diseinuaz eta diseinu horrek jaso beharko zituen prebentzio-neurriez ariko dira.

Ostegunean, urriak 29, Cordovillan (Galar) dagoen suhiltzaileen parke nagusian, suhiltzaile eta babes zibileko zerbitzuetako langileentzako saioa izango da (10:30etik 12:30era); profesional horiek Nafarroako Gobernuak prestatu nahi duen prebentzio-planean nola inplikatu aztertuko da, batez ere.

Ostiralean, urriak 30, Miserikordiako Etxean aurreikusitako azken hitzaldia egingo da; oraingoan, gizarte-langile, oinarrizko gizarte-zerbitzu, Iruñeko auzoko unitateetako langile eta Erizaintza zein Gizarte Laneko graduetako ikasleentzat izango da.

Azkenik, eskolako taldeek Nafarroako Gobernuko suhiltzaileen parkeak bisitatuko dituzte, eta bertan profesional horien lana ezagutu ahalko dute, beren lan-tresnak eta erabiltzen dituzten ibilgailuak; horrez gain, prebenitzeko eta gomendioak jasoko dituzte eta nola jokatu izan daitezkeen suteen aurrean. Bisita horietan parte hartutako ikasleek bere adinari egokitutako prestakuntza-koaderno bat jasoko dute, eta bertan suteak ekiditen ikasiko dute, zer egin sute bat pizten bada, zein den larrialdietarako telefonoa edo babesteko ekipo nagusiak, su-itzalgailuak eta sute-ahoak, adibidez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa