(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Punto de Vista jaialdiak Chez les Basques bere zikloaren emanaldia sustatuko du

asteartea, 2015.eko urriak 27


Azaroaren 7tik 15era proiektatuko da Donibane Lohizunen, Ortzaizen, Maulen, Donapaleun, Donibane Garazin, Biarritzen edo Baionan


Zikloaren emanaldiak azaroko bigarren astean izango dira. ( irudia handitu )

2015eko Punto de Vista jaialdiko bederatzigarren edizioan programatutako Chez les Basques zikloa azaroaren 7tik 15era proiektatuko da Iparraldeko zenbait udalerritan, adibidez: Donibane Lohizunen, Ortzaizen, Maulen, Donapaleun, Donibane Garazin, Biarritzen edo Baionan.

Ziklo horren emanaldia Punto de Vistak eta zonalde horretako Euskal Kultur Erakundeak sustatu du.

Zehazki, ziklo horretako tituluak azaroko bigarren astean emango dira Pirinio Atlantikoetako eskualde horretako hamaika udalerritan; hala, zenbait kasutan, filmatutako toki zehatzean proiektatuko dira. Oraingoan, Chez les Basques zikloaren barnean hiru titulu berri jaso dira.

Programa berri honekin, Chez les Basquesek Punto de Vistaren azken edizioan (iragan otsailean) hasitako ibilbide nomada osatuko du, eta martxoan Bilboko Bizkaia Aretora bidaiatu zuena, Euskal Herriko Unibertsitatearekin izandako laguntzari esker.

Chez les Basques

Orson Welles-en mendeurrenarekin eta Iparraldean filmatutako bere dokumentalak emanez, Chez les Basques zikloak (euskaldunen etxean) Pirinioen eta Atlantikoaren artean kokatutako zonalde horren xede izandako ondare dokumental garrantzitsua babestu nahiz batzea bilatzen zuen, estreinakoz.

Zinemaren hastapenetatik, munduko toki gutxitan esan dezakete nazioartean halako sona handiko zinemagile-talde bat hamarkadaz hamarkada beren zonaldera hurbildu direla, zonalde honetan gertatu den moduan, Ciudadano Kane filmaren egilearekin, esaterako, Europako txoko honen bizitza eta kultura erretratatzeko. Interes etnografiko horretan oinarritzen da Chez les Basques zikloaren barneko bilduma eta programak.

Arrazoi etnografikoez gain, bisitari bakoitzak munduko txoko honetara etortzeko film-aitzakia izan zuen; Hubert Knapp-ek toki ezin hobea aurkitu zuen Croquis izeneko bere formula aplikatzeko, eta formula horrekin espazio geografiko baten arima harrapatzen saiatzen zen; Orson Welles-ek bere arkadia partikularra mugan bilatu zuen eta Otar Iosseliani-k Georgia bere sorlekuko abesti tradizionalen oihartzunak bilatzera etorri zen pastoraletako euskal abesti zaharren artean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa