(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak Gobernuaren babesa eman die bi Nafarroak batzen dituen ekimen guztiei asteartea, 2015.eko urriak 27


Mugaren bi aldeetako ordezkari instituzional eta sozialak Zangozan bildu dira hitzordu horren hamaikagarren edizioan


Bi Nafarroen mintegia

Mintegian parte hartutakoak, taldeko argazkian. ( irudia handitu )

Bi Nafarroen Mintegiko hamaikagarren edizioa hartu du gaur goizean Zangozak. Bertan, Uxue Barkos Lehendakariak gaurko hitzordua "bi lurraldetako ordezkari instituzional eta sozialetako ordezkarien arteko adiskidetasun eta kulturaren topagunetzat" jo du, eta "denbora luzean estatu beraren barnean izan zirenak, Nafarroako Erreinuaren barnean, hain zuzen"; halaber, Nafarroako Gobernuak bi lurraldeak batzen dituen ekimen guztiak babestuko dituela iragarri du.

Topaketa hiriko alkate Angel Navallasek ongietorria emateko esandako hitz batzuekin hasi da eta, haren atzetik, Nafarroako historia nahiz kulturari lotutako gai batzuei buruzko zenbait hitzaldi egin dira, ekitaldi instituzionalaren aurretik. Ekitaldi horretan parte hartu dute: Zangozako alkateak; Nafarroa Zaharreko Adiskideen Elkarteko lehendakari Louis Gentien-ek; Donibane Garaziko alkate Alphonse Idiart-ek eta Barkos Lehendakariak.

Bere agerraldian, Uxue Barkosek adierazi du ere, "elkarrekin egindako truke eta azterketarako foro hau Nafarroako Gobernuak gaur egun duen interesa adierazteko toki egokia dela, hau da, Nafarroa bateko eta besteko biztanleak batzen gaituzten loturak estutzeko, eta maila guztietan proiektu berri, egonkor nahiz interesgarriei ekiteko; ez maila historiko eta kulturalean soilik, baita enpresa, gizarte eta herritarren mailan ere, erakundeen presentziarekin eta ahal den laguntza ekonomikoa emanez gure bi lurraldeetako herri nahiz hirietatik elkarrekin sortutako ekimenei".

Uxue Barkosek esan duenez, "gure lurren artean denbora luzean izandako banantze eta ezagutza eza ere, azken hamarkadetan hautsi egin da herritarrek emandako bultzadari esker eta muga arteko zenbait proiektu ezartzeari esker, Pirinioetako Lan Elkarteko POCTEFA programan sartutakoak, esaterako. Benetan uste dut historikoki eta kulturalki batzen gaituzten lotura estuak, gure hizkuntza komunarekiko, euskararekiko sentitzen dugunak eta esperientzia berriekin elkarrekin aurrera egiteko gure borondatea aukera ezin hobeak direla, haztegi bikaina direla elkarrekiko ezagutza areagotzeko eta gure harreman instituzional, sozial eta herritarra finkatzeko gure ekimenei ekiteko".


Bi Nafarroen mintegia

Barkos Lehendakaria bertaratutako guztiei hitz egiten. ( irudia handitu )

Iragan ostiralean Akitaniako lehendakariarekin izandako bilkura gogora ekarri ondoren (eskerrak eman zizkion Nafarroako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoarekin batera euroeskualdean berriz sartzeko eskaerari harrera ona egiteagatik), Barkos Lehendakariak Zangozaren jarrera ireki eta abegitsua goraipatu ditu, eta hiriko alkateari eskerrak eman dizkio, "bilkura hau hartzeko erakutsitako interesagatik, aurten hiri modura izendatu zutenetik hiru mende eta erdi betetzen diren urte honetan, eta ekitaldi hau ospatzeko emandako laguntza guztiagatik".

Gur goizeko hitzaldietan, Paul Mironneau-k Pau-ko jauregiari eta bere historiari buruz hitz egin du, eta 2017. urterako aurreikusitako erakusketa-proiektuari buruz. Claude Menges-Mironneau-k eta Mano Curutcharry-k, berriz, zenbait monumentu aurkeztu dituzte, eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuko antzinako gauzak eta objektu artistikoak kontserbatzeaz hitz egin dute. Azkenik, Susana Herrerosek "Zangoza-Ultraportuak. Joan-etorriko bide baten istorioak" izeneko hitzaldia eman du.

Jardunaldia Zangozako parte zaharrera egindako bisita batekin amaitu da, eta Vallesantoro Jauregiko kultur etxean eskainitako aperitiboarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa