(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak euskarazko ahozko gaitasunari buruzko webgune bat aurkeztuko du asteazkena, 2015.eko urriak 28


Esther Mugertzak eta Yolanda Olasagarrek egin dute, Josune Zabala, Karlos Lizoain eta Eduardo Aldasororen laguntzarekin


Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak webgune bat aurkeztuko du gaur arratsaldean Huarteko EIBZ Baliabideen Zentroan; bertan, euskarazko ahozko komunikazio-gaitasuneko oinarri teorikoak eta didaktikoak jasotzen dira, bai eta ikastetxeetan euskaraz egindako praktikak ere. Webgunea Euskararen Ataletako teknikari Esther Mugertzak eta EIBZ Baliabide Zentroko irakasle Yolanda Olasagarrek egin dute.

Webgunearen egileek Josune Zabala alor horretan esperientzia duen ikertzailearen laguntza izan dute. Karlos Lizoain arduratu da diseinuaz, eta Eduardo Aldasorok ebaluatzeko zatian lagundu du. Proiektuaren bultzatzaileez gain, aurkezpenean, Leitzako Erleta eta Altsasuko Aralar BHI zentroetako irakasleen parte hartzea espero da.

Hezkuntzatik adierazi denez, material honek ikasgelak euskarazko ahozko komunikazio-gaitasunean lan sistematiko bat egiteko beharrari erantzuten dio. Euskaraz ia berrogeita hamar urteko irakasleen esperientzia zabaletik abiatuz, ikasleen euskarazko ahozko produkzioaren kantitate eta kalitateari erreparatuz, euskararen irakaskuntza-ikasketa moduari buruz hausnartzea beharrezkoa da ahozko gaitasuna optimizatzeko. Web-orriak ongi oinarritutako eta frogatutako proposamen bat jasotzen du, sekuentzia didaktikoen bidez, xede hori lortzeko asmoz.

Oinarri teorikoa Genevako eskolak egindako proposamen metodologikotik abiatzen da, Bronckart, Dolz, Pasquier eta Schneuwly irakasleek testu-generoekin egindako laneko proposamenen bidez. Gure testuinguruan adituek egindako ekarpen nahiz proposamenak ere sartzen dira, Uri Ruizek edo Itziar Idiazabalek egindakoak, esaterako, Miker taldeko adituak, eta baita beste zenbaitek egindakoak ere.

Praktika hamabost ikastetxetan emandako prestakuntza-ikastaroen ondorioa da, eta haietan 250 irakaslek baino gehiagok parte hartu dute. 400 sekuentzia didaktikotik gora prestatu dira, eta haietatik webgunean Haur eta Lehen Hezkuntzako 12 sekuentzia jarri dira, eta Bigarren Hezkuntzako beste 10. Webguneak, gainera, Lehen Hezkuntzako hirugarrenerako ahozkotasuneko ebaluazio-proposamen bat jasotzen du.

Hezkuntza Departamentuak azpimarratzen duenez, web-orria dinamikoa eta irekia da, eta esperientzia trukatzeko gogoarekin jaio da. Prestatu ahala, material gehiago zintzilikatuko da, hezkuntzako ikasturte bakoitzean ahozko produkzioa neurtzeko proposamenak bereziki.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa