(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak mugak eskaintzen duen aukera azpimarratu du Pirinioetako Lan Elkartean

osteguna, 2015.eko urriak 29


Nafarroak, Euskadik eta Akitaniak Foru Komunitatea euroeskualdean sartzeko prozesuari ekitea erabaki dute


Transcripción textual del video

Uxue Barkos Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullurekin eta Akitaniako lehendakari Alain Roussetekin bildu da gaur goizean; bilkura horretan, Foru Komunitatea "Akitania/ Euskadi" euroeskualdean sartzeko prozesuari ekitea adostu dute.

Hiru agintariak Andorran batu dira, bertara joan baitira Pirinioetako Lan Elkartearen (PLE) osoko bilkuran parte hartzeko.

Adostu dutenez, laster hiru lurraldeetako ordezkariek osatutako lantalde bat eratuko da bat egiteko prozesua martxan jartzeko.

ple

Barkos lehendakaria, beste lehendakari batzuen alboan, bere agerraldiaren une batean. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek gaur goizean Pirinioetako Lan Elkartearen osoko bilkuran azpimarratu duenez, "muga aukera handiak ematen dituen lurraldea da". Esparru horretan, Nafarroak, Euskadik eta Akitaniak Foru Komunitatea euroeskualdean sartzeko prozesuari ekitea erabaki dute.

"Erronka asko ditugu aurretik Europa 2020ko eraikuntzan gure laguntza emateko, eta haiei irmotasunez nahiz kaudimen osoz erantzuteko gai izan behar gara; hala, mugaz gaindiko lankidetza gure eskualdeetarako oso garrantzitsua dela erakutsi behar dugu, eta aberastasuna sortzeko eta gure lurraldeen garapenerako aukera paregabea dela", adierazi du Uxue Barkosek.


plenario

Osoko bilkuraren une bat. ( irudia handitu )

Gainera, Barkos Lehendakariak nabarmendu du "PLEk zer-nolako gaitasuna erakutsi duen 2014-2020 Programa Eragilea idazteko orduan, zailtasunak eta eragozpenak izan arren". Horri dagokionez, gogora ekarri du programa eragile hori (2015eko maiatzaren 19an onartua) lankidetzarako komunitateko bosgarren belaunaldia dela Pirinioetako ipar eta hegoaldeko isurialdeen artean eta haien itsasaldeen artean; horrekin batera, Europa Estrategia 2020 eta haren hazkundeko eredu osagarrietatik sortutako lehentasunen barnean sartzen dela.

Lehendakariaren hitzetan, finantza-laguntza gauzatuko da eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) POCTEFA (Espainia-Frantzia-Andorra Mugaz gaindiko Lankidetzarako Programa Eragilea) proiektuetarako 189 milioi euro emanez 2014-2020 aldian. "Funts horietatik, Nafarroak 20,8 milioi jasoko ditu eta, hari esker, Pirinioetako bi aldeetako erakunde nahiz eragileen arteko lankidetzarako aukera berriak lortu ahalko dira. Programa horrekin, gure ekintzaren ardatz nagusietan lan egiten jarraitu ahalko dugu honako helburu honekin: berrikuntza eta lehiakortasuna dinamizatzea, klima-aldaketarako egokitzapena sustatzea eta arriskuen prebentzioa eta kudeaketa, babesa sustatzea, toki-baliabideen balorizazioa eta erabilera iraunkorra, ondasun nahiz pertsonen mugikortasuna erraztea eta lurraldeetako eskumenak nahiz bertaratzea indartzea".

Europako Batzordeari PLEn jarritako konfiantza eskertu ondoren POCTEFA 2014-2010 kudeatzeko aginpide modura, Barkos Lehendakariak Andorrari zorionak eman dizkio lehendakaritzan izanik egindako lanagatik, bai eta Akitaniari ere (PLEren lehendakaritza hartuko du); azken horri Nafarroaren laguntza eta lankidetza eskaini dizkio.

Euroeskualdea

Bestalde, Uxue Barkos Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullurekin eta Akitaniako lehendakari Alain Roussetekin bildu da gaur goizean; bilkura horretan, Foru Komunitatea "Akitania/ Euskadi" euroeskualdean sartzeko prozesuari ekitea adostu dute.

Hiru agintariak Andorran batu dira, bertara joan baitira Pirinioetako Lan Elkartearen (PLE) osoko bilkuran parte hartzeko.

Adostu dutenez, laster hiru lurraldeetako ordezkariek osatutako lantalde bat eratuko da bat egiteko prozesua martxan jartzeko.

Gogoratuko denez, urriaren 21ean Nafarroako Gobernuak "Akitania/Euskadi" euroeskualdean berriz sartzeko eskaera egitea erabaki zuen, bi helbururekin: alde batetik, elkarrekiko garapena sustatuko duten proiektu erkideak abian jartzeko, eta bestetik, hiru lurraldeen kohesio ekonomiko, sozial, kulturala indartzea; hala, Europan toki adierazgarria izango duen lankidetza-espazio handi bat sortuko da. Nafarroak bi eskualdeekin lankidetza-akordio bat izenpetu zuen jadanik 1992an, eta akordio horretatik 2000. urtean erretiratu zen.

Iragan ostiralean, Akitaniako lehendakari Alain Roussetek Barkos Lehendakariarekin aldebiko bilera bat egin zuen Bertizko Jaurerrian, eta Nafarroak euroeskualden berriz sartzeko hartutako erabakiarekin pozik agertu zen bertan.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa