(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hondakinen kudeaketa errazten duen mugikorretarako aplikazio bat abian da jadanik osteguna, 2015.eko urriak 29


Android gailuetarako fase pilotuaren ondoren, Iphone-ra zabaldu da orain eta, hala, gaur egun erabilitako telefono mugikorren % 95 hartzen da


Kanpainaren irudia. ( irudia handitu )

Hondakinen birziklatzea errazten duen mugikorretarako aplikazio bat (app) abian da jadanik. Android gailuetarako fase pilotu baten ondoren, Iphone-ra ere zabaldu da, eta, beraz, gaur egun erabilitako telefono mugikorren % 95 hartzen du.

Horrenbestez, ReciclApp-BirziklApp aplikazioak zalantzak argitzen, hondakinak uzten errazten eta mankomunitate nahiz herritarren arteko komunikatzeko bideak zabaltzen ditu.

Nafarroako Gobernuak GANASA (Gestión Ambiental de Navarra, S.A.) sozietate publikoaren bidez sustatutako aplikazioarekin, Nafarroako gizarteak oraindik zalantza batzuk dituen alderdi zehatz batzuk azpimarratu nahi ditu, biztanleen Ohiturak eta Jokabideen Azterketako datuen arabera (Ecoembesek urtero egiten du). Hala, hondakin bakoitza zer edukiontzitan utzi behar den argitzen saiatzen da, berariazko ekipamenduak aurkitzen uzten du, puntu garbiak adibidez, olio, pila edo arropa uzteko edukiontziak, eta mankomunitateak eskainitako beste zenbait zerbitzu; herritarrak mankomunitatearekin ere harremanetan jartzen uzten du sor daitezkeen gorabeherak konpontzeko. Gainera, hondakinak non lagatzen diren jakinarazten du, ikus-entzunezkoen bidez hondakinen birziklatze-prozesua erakutsiz.

Tresna hori egin da, Nafarroako Gobernuak Hondakinak Kudeatzeko Sistema Integratuekin, Ecoembesekin, Ecovidriorekin eta gailu elektriko nahiz elektronikoen hondakinak kudeatzeko sistema integratuen erakunde kudeatzaileekin egindako hitzarmenen esparruan: Ambilamp, Ecoasimelec, Ecofimatica, Ecolec, Ecolum, ECORAEE, EcoticERP-Europako Birziklatze Platafoma eta Tragamovil, Nafarroako Ingurumen Kudeaketaren bidez (GAN) garatzen dena, eta Nafarroako hondakinen mankomunitateen lankidetza duena: Araxes, Bidausi, Bortziriak-Cinco Villas, Iruñerria, Zangozako eskualdea, Eska – Salazar, Irati, Mairaga, Malerreka, Mendialdea, Montejurra, Erribera Garaia, Erribera, Sakana, Izarbeibar eta Baztango Udala.

Nafarroak Espainiako batez bestekoa 10 puntutan gainditzen du

2014ko azken datuen arabera, Nafarroako herritarrek beira-ontzien hondakinetan 15.000 tona baino gehiago birziklatu zuten iglu edukiontziaren bidez, hau da, 93 ontzi biztanleko, batez beste.

Nafarroak Espainiako batez bestekoa ia 10 puntutan gainditu zuen, biztanleko 24,2 kilo birziklatuz beira-ontzietan; hala, adierazle horretan, hirugarren autonomia erkidegoa izan zen, Balearrak eta EAEren atzetik bakarrik.

Ontzi arinetan (plastikozko ontziak, latak eta brik-ak), 2014an, herritar bakoitzak batez beste 19,4 kilo utzi zuen edukiontzi horian, eta 34,2 kilo kartoi eta paper edukiontzi urdinean. Edukiontzi horian gaizki lagatako hondakinen portzentajea % 19,5 izan zen, aurreko urtean baino ia 3 puntu gutxiago, eta Espainiako batez bestekoa baino 10 puntu gutxiago. Datu horiek Nafarroa Espainiaren buru jartzen dute ontzi arin, paper eta kartoiaren birziklapenean.

Bestalde, gailu elektriko eta elektronikoen hondakinen bilketan, 2013an igo egin zen 2012arekin alderatuz: 3,82 kilo biztanleko eta urteko; Espainiako batez bestekoa, berriz, 3,20 kilo da biztanleko eta urteko. Maila batzuetan (informatika eta telekomunikazioetako ekipamenduak, argia egiteko gailuak eta kontsumoko elektronikoak, irratiak, telebistak eta bideokamerak, adibidez) bilketa-helburuak bete baziren ere, oro har ez zen bete biztanleko eta urteko 4 kiloko lege-helburua.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa