(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ekonomia urte arteko % 3,1eko erritmoan hazi da aurtengo hirugarren hiruhilekoan ostirala, 2015.eko urriak 30

Zerbitzuak eta Industria izan dira hazkundea bultzatu duten sektoreak

Transcripción textual del video

Nafarroako Estatistika Institutuak zabaldu ditu gaur aurtengo hirugarren hiruhilekoari buruzko Nafarroako Hiruhileko Kontabilitatearen aurrerapen-datuak. Foru Komunitateko Barne Produktu Gordina (BPGd) % 0,8 hazi da hirugarren hiruhilekoan, Estatistikako Institutu Nazionalak Espainiarako aurkeztutakoarekin bat datorren aldaketarekin. Oraingo honekin, hazkunde positiboko bederatzi hiruhileko kateatu dira jadanik.

Urte arteko ikuspegitik, hau da, 2014ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuz, barne produktua hiru hamarren bizkortu zen % 3,1eraino, eta 2013ko hasieran ekindako pixkanakako susperraldiari eutsi zaio. Espainiarekiko dagoen aldea (Estatuaren urte arteko alderaketa % 3,4koa da) hiru hamarren da. Urteko hirugarren hiruhilekora arte, Nafarroaren batez besteko hazkundea % 2,7 izan da, abuztuan onartutako egoera makroekonomikoan 2015erako jasotako % 2,8ko aurreikuspenarekin bat etorriz.

Ekonomia % 3,1 hazi da azken urtean.

Eskaintzaren ikuspegi batetik, ekoizpen-sektore guztiek jardueraren hazkundeari laguntzen diote, nahiz eta hirugarren sektoreko Zerbitzuak eta Industria diren eragin handiena dutenak. Eraikuntzak hirugarren hiruhilekoan izandako hazkundea ere azpimarratu behar da.

Gastuari dagokionez, kontsumo pribatua da barneko eskaeran zabalkundea zuzentzen jarraitzen duena. Kanpoko eskaeran, ekarpenean uzkurtze bat izan dela ikusi da.

Gaur ezagutarazitako datuek berresten dute Nafarroako ekonomiak bere balio erantsian sendo hazten jarraitzen duela, azken asteotan kontuan hartu beharreko zenbait faktore identifikatu diren arren, eta faktore horiek gauzatzen badira, egonkortzeko egoera horri eragin diezaiokete. Haietako batzuk mundu-mailako susperraldiari lotuta daude, Txinak aurreratutakoa baino uzkurtze handiagoa izatea adibidez; beste zenbait, eskualdearenak beraienak dira, enplegu ezegonkorraren susperraldia, esaterako, edo Volkswagen-en gainean sortutako kezka, isuriak kontrolatzeko sistemetatik sortutako krisiagatik, nahiz eta gainerako esportazioen jokabide positiboak hura konpentsatu ahalko zuten.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa