(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1.000 nafarrek parte hartuko dute dieta mediterraneoari eta arrisku kardiobaskularren prebentzioari buruzko azterketa batean astelehena, 2015.eko azaroak 2


PREDIMED Europako proiektua da, eta Nafarroako Unibertsitateko nahiz Osasunbideko ikertzaileak izango dira bertan


barazkiak

Barazkien bodegoi bat.

17 osasun-zentrotako 900-1.000 paziente inguruk parte hartuko dute 2016ra arte, dieta mediterraneoak gaixotasun kardiobaskularren prebentzioan duten eraginari buruzko Europako azterketa batean.

PREDIMED-PLUS proiektua da, eta Espainian 22 ikerketa-talde ditu. Nafarroako taldea Nafarroako Unibertsitateko eta Osasunbideko irakasle eta familia-medikuek osatzen dute; bi erakunde horiek Nafarroako Osasun Ikerketa Institutuko (IdisNa) kideak dira.

Parte hartuko duten pazienteak 55 eta 75 urte arteko gizonezkoak dira, eta 60-75 urte arteko emakumezkoak, gehiegizko pisua eta obesitatea dutenak. Hautagaien aukeraketa, errekrutatze eta jarraipena, bai eta nutrizioko esku-hartzea ere, 10 osasun-zentrotan egingo da. Orain arte, jadanik 500 paziente aukeratu dira, eta prozesua 2016ko uztailean amaituko dela aurreikusten da. Emaitzak, berriz, 2020an eskuragarri izango dira.

Azterketaren metodologiari dagokionez, bi talde egingo dira, ausaz: lehenengoan, dieta mediterraneoa jarraituko da oliba-olio birjina estrarekin eta fruitu lehorrekin osatuta, kaloria-murrizketarik gabe eta jarduera fisikoko programarik eta pisua galtzeko helbururik gabe. Bigarren taldeak dieta mediterraneo hipokalorikoa jarraituko du, oliba-olio birjina estrarekin eta fruitu lehorrekin osatuta ere, % 30eko kaloria-murrizketa batekin, jarduera fisikoko programa batekin (45 minutu ibiltzea egunean) eta pisua galtzeko helburuekin (murrizketaren % 8).

17 osasun-zentro eta Osasunbideko 23 ikertzaile

Azterketa 2013ko irailean hasi zen Azpilagaña (Iruña) eta Tafallako osasun-zentroetan, eta beste 9 zentrotara zabaldu da jadanik: Txantrea, Ermitagaña, Iturrama, Arrotxapea, San Jorge eta II. Zabalgunera, Iruñean; eta Barañain, Noain eta Atarrabiara. Beste 6 zentro integrazio-fase ezberdinetan daude: Milagrosa, Mendillorri eta San Juan Iruñean, eta Berriozar, Burlata eta Zizur.

Osasunbideko 23 profesionalen partaidetza du gainera, ikertzaile-lanetarako: 15 familia-medikua eta 8 barruko mediku egoiliar, eta haien buru Pilar Buil dago, Azpilagañako osasun-zentroko familia-medikua.

PREMIDED-PLUS Europan egindako nutrizioko entsegu handiena da, eta haren helburua honako hau egiaztatzea da: kaloria-murrizketa eta jarduera fisikoaren areagotzea duen dieta mediterraneoan oinarritutako jarduera intentsibo batek arazo kardiobaskularreko arazoak neurri handiagoan murriztu ditzakeen, dieta mediterraneoko patroi huts bat jarraitzearekin alderatuz.

Gaur arratsaldean, 17:00etan, Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean proiektua aurkezteko jardunaldi bat egingo da bertan parte hartzen dutenentzat, dieta mediterraneoari buruzko informazioa jaso nahi duten guztientzat edo azterketan parte hartzeko interesa duten guztientzat ere.

Saio horretan, Nafarroako Unibertsitateko Prebentzio Medikutza eta Osasun Publikoko katedradun Migel Angel Martinezek eta Pilar Builek esku hartuko dute, azterketako ikertzaile nagusiek, bai eta Ana Sánchez Taintak, eta Javier Díez Espinok ere, Lehen Mailako Arretako zuzendariak, jardunaldia itxiko duena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa