(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Energia berriztagarrien instalazioetako jabe txikiak ekoizpenaren zerga ordaintzen hasi dira asteartea, 2015.eko azaroak 3


Azaroan zatikatutako ordainketa bat aurkeztu behar dute eta, kasuen arabera, baita 2014ko autolikidazioa ere


Igande honetan, azaroak 1, epea zabaldu da energia elektriko berriztagarria ekoizten duten Nafarroako instalazioetako jabe txiki guztiek Estatuak 2012an sortutako zerga ordain dezaten Nafarroako Ogasunean.

Ordainketa 2015eko urtarrilaren 1eko ondorioetarako aplikatzen da, titularren helbide fiskala non dagoen alde batera utzita; izan ere, zerga berri hori, Energia Elektrikoaren Ekoizpen Balioaren gaineko Zerga izena duena (IVPEE), Gobernu Zentralak harmonizatu zuen otsailean Itun Ekonomikoaren azken erreforman, 11/2015 Foru Legeak martxoan onartutakoa. Jasotako zenbatekoaren % 7 ordaintzean datza sortutako elektrizitateagatik eta sarean jarri dena.

Nafarroako Zerga Ogasunean aurkezteko betebeharrak Nafarroan dauden energia elektriko berriztagarria ekoizteko instalazioetako titular guztiei eragiten diete, titular horien helbide fiskala non dagoen kontuan hartu gabe.

Betebeharren edukia bikoitza da. Alde batetik, 2014ko autolikidazioa ordaindu behar dute (583A eredua), eta bestetik, Nafarroan indarrean sartu ondoren dagokien zatikatutako lehen ordainketa, azaroari dagokiona (583 eredua).

Zehazki, azaroa guztian, 2014ko autolikidazioa egiteko epea zabalik dago, nahitaezkoa 100 KW baino gehiagoko potentzia izendatuko instalazioak dituzten jabeentzat, eta hautazkoa 100 KW baino gutxiagokoentzat, nahiz eta beharrezkoa den 2014an zatikatutako ordainketak beste zerga-administrazio batean egin bazituzten (Estatuko Agentziak erreklamazioak egin zituen Nafarroan zerga ez zegoelako), eta PFEZ edo Sozietateen Zerga bidez aplikatu daitezkeen kenkariak baliatu nahi badituzte. 583A eredua betetzea beharrezkoa da.

Bestalde, azaroaren 1etik 20ra 2015eko azaroko ordainketa zatikatua egiteko epea zabalik dago, eta haren zenbatekoa titularraren instalazio guztiek aurtengo lehen bederatzi hilabeteetan ekoitzitako balioaren araberakoa da. Betebehar hori jabe guztientzat da, instalazioek zer potentzia duten kontuan hartu gabe.

Aurreko urtean 500.000 euro baino gehiagoko ekoizpen orokorren balioa zuten instalazioetako jabeek, iragan iraileko ordainketa zatikatua aurkeztu beharra izan zuten jadanik, eta 2016ko otsailean gauza bera egin beharko dute. Zatikatutako ordainketak 583 ereduaren bidez betetzen dira, eta telematikoki izapidetzen da nahitaez, Nafarroako Ogasunaren atariko web-formularioaren bitartez.

2015erako Ogasunak IVPEE zerga berri horri esker diru-sarreretarako duen aurreikuspena, Nafarroan dauden energia berriztagarrien instalazioetako jabe txikiei dagokien zatian (100 KW-eko potentzia edo txikiagoak, instalazioko), 6,5 milioi euro da. Nafarroan 6.500 daudela kalkulatzen da, pertsona fisikoak gehienak, eta era horretako 9.100 instalazioren jabe dira Foru Komunitatean, haietako gehienak 5 KW potentziakoak.

Zerga berri horri buruzko informazioa emateko, Nafarroako Zerga Ogasunak 330 eta 640 gutun nahiz mezu elektroniko inguru igorri dizkie subjektu pasiboei, eta beste 2.000 mezu elektroniko zenbait jabe batzen dituzten erakunde laguntzaileei. Beren betebeharrak paperean ordaintzen dituzten titularrei adierazi zaie, telematikoki aitorpena egiteko beharrezkoa dela ziurtagiri digital baliozko bat izatea. Ogasunak, gainera, sarritan egiten diren galderen agiri bat prestatu du.

Zergaren zenbatekoa eta kenkariak

Gogoratuko denez, Gobernu zentralak energia ekoizteko zerga berriak sortu zituen 2012an (15/2012 Legea). Nafarroan, Foru Parlamentuak zerga arautu zuen, eta instalazio berriztagarrien titularrentzako salbuespenak sortu (100 KW baino gutxiagoko potentzia edo ekipamenduen hobekuntzan inbertitutako titularrak). Estatuak Konstituzio Auzitegiaren aurrean errekurritu zuen, eta azken horrek legea baliogabetu zuen 2014ko ekainean emandako epaiaren bidez. Zerga hori Nafarroa eta Estatuaren artean hitzartu zen Itun Ekonomikoaren azken erreforman, eta iragan martxoan arautu zen, azkenik.

Nafarroan instalazioak dituzten ekoizle txikiek IVPEE 2015etik ordaindu behar dute jadanik. Nolanahi ere, haien zati batek, helbide fiskala Nafarroan dutenek, 2015eko PFEZen eta Sozietateen gaineko Zergan kenkari baliokideak baliatu ahalko dute, 2016an bete beharrekoa.

Bestalde, Estatuko Zerga Ogasunak hala egiteko eskatuta estatuko zerga baliokidea 2014an ordaindutako ekoizle txikiek (helbide fiskala Nafarroan dutenak), kenkari horiek baliatzeko eskubidea izango dute ere 2016ko PFEZ eta Sozietateen kanpainetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa