(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Antzerki-emanaldiak asteburu honetan Altsasun, Etxarri Aranatzen, Olaztin eta Zizur Nagusian asteazkena, 2015.eko azaroak 4


Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren "Jirabiran" programak Acrónica Producciones eta La Llave Maestra taldeen "Bancarrota" eta "Nómadas" obrak programatu ditu, hurrenez hurren


"Nómadas" obraren kartela. ( irudia handitu )

Kulturako Zuzendaritza Nagusiak beste bi antzezlan proposatuko ditu asteburu honetarako Altsasun, Etxarri Aranatzen, Olaztin eta Zizur Nagusian. Haietako batek "Bancarrota" du izena, eta Carlo Goldoniren obraren egokitzapen bat da, Acrónica Producciones-ek egindakoa. Goldoni Comedia dell Arteren egilea da, XVI. mendearen erdialdera Italian sortutako herriko antzerki-mota bat; antzerkiko elementuak inauterietako tradizioekin (mozorroak eta arropa), baliabide mimikoekin eta trebezia akrobatiko txikiekin nahasten ditu. Ostiralean, azaroak 6, antzeztuko da, 22:00etan, Zizur Nagusiko kultur etxean, eta larunbatean, hilak 7, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur etxean.

Bestalde, La Llave Maestra" taldeak "Nómadas" obra taularatuko du; diziplina arteko proposamena da, eta antzerki bisuala nahiz objektuena pailazoekin, panpinen animazioarekin eta mozorroekin nahasten ditu. Larunbatean, hilak 7, 19:00etan, izango da Etxarri Aranazko kultur etxean, eta igandean, hilak, 8, 17:00etan, Olaztiko kultur etxean.

Bancarrota

Fabio Mangolinik zuzentzen du "Bancarrota", larruak saltzen dituen enpresari arduragabe baten istorioa kontatzen da bertan, eta bere negozioa hondamendira eraman du jokoan diru guztia xahutuz eta oso legalak ez diren beste praktika batzuekin. Bizitza guztiko adiskideak (eta etorkizuneko guraskideak) finantza-plan batekin lagunduko dio eta, hari esker, negozioa berriz ireki ahalko du, baina hori bai, bere hartzekodunak kobratu gabe utziz. Haren zorionak, ordea, ez du asko iraungo, eta bere bizioek nahiz dirua xahutzeko gogoek hondamendira eramango dute berriro.

"Bancarrota" Álvaro Lizarrondo iruindarrak Carlo Goldoniren testu baten gainean egindako bertsioa da (Artearen Komedia izenekoaren egile ezagunetariko bat da Goldoni). Obra Veneziako San Samuel antzokian estreinatu zen 1741eko inauterietan, nahiz eta 2015era arte ez den gaztelaniaz eta Espainian antzeztu.

"Acrónica Producciones" Bernuñes anaiek (David, Iñigo, Mikel eta Daniel) 2010ean sortutako produkzio-etxea da. Bestalde, Fabio Mangolini Comedia dell Arten espezialista da, bai eta mozorroen teknikan ere. Italiako Operaren Eskolako lehendakari eta zuzendari artistikoa izan zen, eta 2012ko urritik aurrera, ATER-Formazione Fundazioko Administrazio Kontseiluko kidea da.

Aktore-zerrenda Ion Iraizoz, Naiara Carmona, Txema Martín, Txus Pellicer, Andrea Soto eta Daniel Llul-ek osatzen dute.

Nómadas

La Llave Maestra antzerki-taldeak "Nómadas" bere hirugarren ikuskizuna aurkeztuko du. Obra bisuala eta objektuena da, eta bertan hiru pertsonaiek beren beldur, itxaropen, amets eta ilusioetara bidaia oniriko bat egingo dute, errealitatea abentura poetiko bihurtuz. Diziplina arteko proposamen bat da, eta antzerki bisuala eta objektuena pailazoekin, panpinen animazioarekin nahiz mozorroekin nahasten ditu.

Bidaia aldaketaren metafora modura inspiratutako muntaia berri bat aurkeztuko du La Llave Maestrak, eta gizakiaren migrazioa eta irudizko hegaldia bizitzaren bidaia handia da. Bidaiatzeko ekintza ausartari egindako oda bat da, zaharra atzean utzi eta ezezaguna den horretan murgiltzeko. Zirraren dantza bat, zentzumenetarako gozamena.

"Nómadas" koprodukzio espainiar-txiletarra da, eta honako hauen laguntza du: Iberescena Fondoa, Iruñeko Gayarre antzokia, Zizur Nagusia, Noain, Burlata eta Mutiloako kultur etxeak eta La Llave Maestra, antzerki bisual eta keinu-antzerkiaren konpainia; azken hori artista txiletar, euskaldun eta nafarrek osatzen dute, 2010ean sortu zen, eta 2013tik Txilen kokatuta dago.

Álvaro Morales Lifschitz da zuzendaria, eta aktore-zerrenda Edurne Rankin, Aintzane Baleztena eta Patxi Larreak osatzen dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa