(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Moderna Fundazioa desagerrarazteko erabakia hartu du asteazkena, 2015.eko azaroak 4


Sodenak bere gain hartuko ditu proiektuak, eta eragile ekonomikoen partaidetza Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren bidez bideratuko da


Nafarroako Gobernuak Moderna Fundazioa desagerrarazteko erabakia hartuko du gaur, asteazkena, egindako bilkuran. Hark garatutako proiektuak Nafarroako Garapenerako Sozietateak (Sodena) bere gain hartuko ditu, eta eskubide nahiz betebehar guztiak subrogatuko ditu, lan-arlokoak barne.

Neurri hori Nafarroako Gobernurako programa-akordioan jasota dago; hark Fundazioa likidatzea proposatzen zuen zehazki, eta "hausnarketa estrategikorako plataforma berri bat sustatzea eragile ekonomiko eta sozial nagusien partaidetzarekin".

Nafarroako Gobernuaren ustez, Sodenari dagokio (Nafarroako ekonomia eta enpresa garatzeko tresna publiko nagusia) MODERNA Planeko estrategia sustatzeko jarduera ("Nafarroako Garapen Ekonomikorako Ereduaren" akronimoa), eta baita orain Fundazioak kudeatzen dituen proiektuak bultzatzea ere.

Plangintza-prozesuetako eragile ekonomikoen partaidetza Nafarroako Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren bidez egingo da, Foru Administrazioaren kontsulta-organoa dena.

Aurrekariak

Manuel Ayerdi Olaizola lehendakariordeak, entitateko batzorde iraunkorreko lehendakari izanik, egikarituko du Gobernuaren erabakia Fundazioaren estatutuei jarraiki, eta 2010ean sustatu zena lankidetza publiko-pribatuko tresna modura Moderna Plana egikaritzeko. Foru Administrazioaren babesean sortu zen, gehiengo entitate sortzailea izan zena, % 76,66ko ekarpena eginez.

Beste erakunde sortzaile batzuk ondorengoak izan ziren: Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, Nafarroako Enpresarien Konfederazioa, Unión General de Trabajadores eta Comisiones Obreras sindikatuak, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Nafarroako Unibertsitatea. Gaur egun, haien ordezkariak gobernuko organoen barnean daude.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa