(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zuzeneko Enplegu Aktiboa programa 220.000 euro baino gehiagorekin zabaldu da eskaera guztiei erantzuteko osteguna, 2015.eko azaroak 5


Guztira, Nafarroako Gobernuak 2,69 milioi diru-laguntza eman du gizarteratzeko errentaren 593 hartzaile kontratatzeko


Nafarroako Gobernuak Zuzeneko Enplegu Aktiboa programaren aurrekontuan beste 225.658,50 jarriko ditu toki, merkataritza eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek aurkeztutako diru-laguntzen eskaera guztiei aurre egiteko, eta gizarteratzeko errentaren hartzaileak kontratatu dituztenak.

Guztira, Nafarroako Gobernuak 2015. urtean 2,69 milioi euro erabili ditu programa horretarako, eta gizarteratzeko errentaren onuradun edo aurreko urtean agortu zuten langabeen 593 kontratu finantzatu dituzte.

Aipatutako aurrekontuaren zabaltzeari esker, Eskubide Sozialetako lehendakariorde Migel Laparraren foru-agindu bidez modu berezian baimendua, 52 kontratu berri diruz lagunduko ahalko dira; haietatik, 45 kontratu toki edo irabazi-asmorik gabeko erakundeek izenpetu dituzte, eta beste zazpi, enpresek.

Nafarroako Gobernuak, horrenbestez, aurkeztutako diru-laguntzen eskaera guztiei aurre egin ahalko die eta ezin izan zirenak erantzun hasieran aurreikusitako partida agortzeagatik; 2,46 milioi euro, guztira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa