(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak “Ederbidea” sustatu du, ingurumena errespetatzen duen garraioko mugaz gaindiko proiektua osteguna, 2015.eko azaroak 5


2,4 milioi euroko aurrekontuarekin, POCTEFAren finantzaketa lortzeko eskaera aurkeztu du, % 65erainoko diru-laguntza eman ahalko zuena


Ederbidea ingurumena errespetatzen duen garraioko mugaz gaindiko proiektua da.

Nafarroako Gobernuak "Ederbidea" mugaz gaindiko proiektua bultzatu du ingurumena errespetatzen duten garraiobideak sustatzeko. 2,4 milioi euroko aurrekontua du, eta Europako Mugaz gaindiko Lankidetza Programaren (POCTEFA) % 65erainoko finantzaketa eskura dezake.

"Ederbideak" Eurovelo 1i (Norvegiatik Portugaleraino bizikletan ibiltzeko bide europarra) buruzko ekintzei jarraipena eman nahi die, eta Nafarroan egindako lehen ekintza Poctefaren eta Foru Gobernuaren bidez finantzatu zen ere. Orduan, Bertizko Turismo Partzuergoak Bidasoako Bide Berdearen zati handi bat egokitu zuen mugaz gaindiko programa horri esker, eta haren helburua Baionak Iruñearekin bat egitea zen Euroveloren ibilbidearen zati modura.

Ederbidea proiektuaren barnean sartzen da, Bera eta Iruñearen artean 67,5 kilometro gehiago sortzea, hau da, egungo 55,7 kilometroei erantsita (Bertizko eta Plazaolako bide berdeak), ibilbidea egungoa baino bi aldiz luzeagoa izango da.

Zehatzago, Nafarroako lurraldean egindako ekintza berri honekin, Bidasoako bide berdea Plazaolakoarekin lotu nahi da lehendabizi, eta hura hegoaldetik luzatzea Iruñeraino, bigarrenik.

Horrenbestez, Eurovelo sareak Nafarroako iparraldetik Baiona eta Donostiaraino egingo diren bide berdeekin jarraituko du, eta Iruñeko hegoaldetik ibilbidearen jarraipena Donejakue bideko ibilbidearekin planifikatu ahalko da.

CIRCULDOUCEren aurrekaria

Mugaren bi aldeetako erakunde-talde handi batek parte hartzen duen "Ederbidea" proiektuak bizikleta bidezko garraio iraunkorra garatzea proposatzen du Nafarroak, Gipuzkoak eta Pirinio Atlantikoek osatutako mugaz gaindiko lurraldean.

Honako helburu hauek ditu: mugaz gaindiko plan ziklista bat finkatzea, lurraldean jadanik hartutako edo abiarazitako orientabideei beste dimentsio bat emanez; Baiona, Donostia eta Iruñearen arteko ibilbide bat sustatzea; sentsibilizazio eta prestakuntzako ekintzak ezartzea; eta mugikortasuneko edozein era garatzea bizikletan egin daitezkeen ibilbideetako datu geografikoak emanez (bidegorriak, trafiko gutxiko bideak).

Beste xede batzuen artean, ondorengoak azpimarratu behar dira: sentsibilizazio eta prestakuntzako ekintzak prestatzea; bizikleta-eskolak sortu eta integratzea; jende guztiarentzako ekitaldiak sortzea txirrindularitzaren praktika era ludiko batean sustatzeko; ibilbidearen informazioa erabiltzaileen esku jartzea, eta zerbitzu osagarriak garatzea.

"Ederbidea"-k "Circuldouce" mugaz gaindiko proiektuari jarraipena ematen dio, Poctefa 2007-2013 markoaren barnean finantzatuta dago, eta marko horren barnean hobetu zen (Nafarroaren kasuan) Bidasoa, Irun eta Bertizen arteko bide berdea.

"Circuldouce" Pirinioetako bi aldeetako zenbait erakundek sustatu zuten turismo iraunkorreko beste praktika batzuk indartzeko, motorrik gabeko zirkulazioaren mugaz gaindiko ibilbidea bultzatuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa