(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak sindikatuei 2016 eta 2017rako 425 plazen EPE proposamen bat helarazi die ostirala, 2015.eko azaroak 6


320 irakasle-plaza eta ikuskatzaileen beste 14 deituko ditu 2016an, eta Bigarren Hezkuntzako 91 plaza, 2017an


Hezkuntza Departamentua

320 plazatarako probak ekainean eta uztailean egingo dira.

Hezkuntzako kontseilari Jose Luis Mendozak Mahai Sektorialeko sindikatuei Enplegu Publikoaren Eskaintza (EPE) bat onartzeko proposamena aurkeztu die gaur goizean; 425 plaza, datozen bi ekitaldietarako:

- 2016. urtean, irakasleen 320 plaza deituko ziren (228 euskaraz eta 92 gaztelaniaz) eta ikuskatzaileen beste 14 (7 gaztelaniaz eta beste 7 euskaraz).

- 2017an, Bigarren Hezkuntzako irakasleentzako 91 plaza eskainiko ziren; kopuru horri ikasturte honetan sor daitezkeenak gehitu ahal zaizkie erretiratutako langileak birjartzeko tasengatik eta zehazten diren beste batzuengatik, baldin eta Estatuak mugarik finkatzen ez badu.

Mendoza kontseilariak gaur helarazitako proposamenaren arabera, irakasleen 320 plazetarako hautaketa-probak 2016ko ekain eta uztailaren artean egingo dira.

Bestalde, ikuskatzaileen 14 plazetarako hautaketa-prozesua 2016ko azaroan egingo da.

Modalitateei dagokienez, euskarazko irakasleen plazetatik, honako hauek eskainiko dira: 60 Lehen Hezkuntzan, 60 Haur Hezkuntzan, 35 Euskaran, 24 Atzerriko Hizkuntzan (ingelesa), 20 Pedagogia Terapeutikoan, 10 Musikan, 10 Gorputz Hezkuntzan eta 8 Entzumen eta Hizkuntzan.

Gaztelaniako irakasleen plazei dagokienez, 50 Pedagogia Terapeutikoan, 16 Gorputz Hezkuntzan, 14 Entzumen eta Hizkuntzan eta 12 Musikan.

Aldi baterako kontratazioa

Bilkuran, sindikatuetako ordezkariek unibertsitatez kanpoko Irakasleen Batzordearen eskaera helarazi du, hau da, aldi baterako kontratazioko arauak aldatzeari buruzkoa (60/2009 Foru Agindua).

Sindikatuek bost neurri proposatzen dituzte. Lehenik eta behin, "bitarteko langileen egonkortasuna" babesteko, hautaketa-prozesu berri batean lortutako notak bakarrik ez dezala langileen antolamendua baldintzatu.

"Zerrendan irekiera normalizatua eta hura aldizka berriz barematzeko" eskatzen dute ere; "lanaldi partzialeko kontratuak nahitaez onartu behar izatea edo baldintza zehatz batzuk eskatzen dituztenak; lan-eskaintzei uko egiteko eta zerrendetatik kanporatzeko baldintzak berrikustea; eta frogaldirako berme handiagoak izatea. Halaber, sindikatuetako ordezkariek kudeaketari laguntzeko informatika-sistema bat eskatzen dute.

Mahai Sektorialaren barnean daude AFAPNA, UGT, ANPE, CCOO, ELA, LAB eta STEE-ILAS sindikatuak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa