(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alloko SCAren fabrika berriak zonaldea garatzen lagunduko duela espero du Barkos Lehendakariak ostirala, 2015.eko azaroak 6


Enpresak 18,5 milioi euro inbertitu du 13.000 metro koadroko biltegi batean


Barkos Lehendakaria Alloko SCAren fabrika berria inauguratzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek eta Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik Alloko SCAren Nazioarteko Banaketa Zentroaren inaugurazioan izan dira gaur goizean. Ekitaldi horretan, Gobernuko arduradunek era oso positiboan baloratu dute 18,5 milioi euroko inbertsioa eta biltegi berriak sortutako lanpostuak; 13.000 metro koadro ditu, fabrikan egindako produktuak biltegiratzeko erabiliko da eta merkatu iberiarrean banatuko dira, bai eta Europar Batasuneko alboko herrialde batzuetan ere. Alloko alkateak, SCAko lehendakariak eta Nafarroako fabrikako zuzendariak ere parte hartu dute inaugurazioan.

Barkos Lehendakariak bere agerraldian azpimarratu duenez, Alloko fabrika zabaldu izana "berri bikaina da, are gehiago oro har krisi ekonomikoaren gogortasunak halako berri gutxi eman dizkigun garai batean". Arrazoi hori dela eta, SCA enpresari zorionak eman dizkio "18,5 milioi euroko inbertsio horrengatik, eta Nafarroako zonalde honen garapenean eragin oso ona izango duela ziur nago". Kalitatezko enplegua sortzearen alde egin du, eta hori "berrikuntzan oinarritutako ekoizpen-eredu berri baten aldeko apustuari oso lotuta dago. Horretarako, azken urteotako joera zuzendu behar dugu, alor horretako inbertsioa asko murriztu baita".

Alde horretatik, "Nafarroako Gobernuak SCA enpresak egindako ekintzak era oso positiboan baloratzen ditu; berrikuntza oinarrizko elementu modura baliatu du Alloko biltegi automatizatu berri honen logistika-eraginkortasuna maximizatzeko".


Barkos Lehendakariak “oso modu positiboan” baloratu du SCA enpresak egindako inbertsioa. ( irudia handitu )

Zentro berriak, Alloko fabrikako mapa aldatzeaz gain, orduko 150 palet biltegiratzen uzten du, eta denbora-tarte horretan 7 kamioi kargatzen. Izan ere, zortzi mailetan banatutako instalazio berriek 20.000 palet-oinarri sartzeko ahalmena dute edo gauza bera dena, 600 bat kamioi. Maila bakoitzean, trolley mekaniko bat arduratzen da paletak biltegiko 130 metrotan zehar horizontalki mugitzeaz.

Bestalde, erantsitako ekoizpen-lerroei esker, fabrikako ekoizpenaren ahalmena bi aldiz handiagoa da. SCA enpresak egindako inbertsioarekin, fabrikako plantilla % 50 handitu da 2012an Georgia Pacific-i erosi zitzaionetik; hala, 410 langile daude bertan gaur egun.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa